

Zuzenean 16:00h - 17:00h
Bideokluba
17:00h - 18:00h
Otea lili
18:00h - 18:45h
Haria 3

Garbiñe Biurrun magistratua lagun, arlo politikoak ezaugarritu du hein batean asteleheneko analisi mahaia Naiz Irratian; Batera plataforma berrantolatu ostean, erakunde propioak lortzeko bide-orria ekarri du Jean Claude Mailharinek, Euskal Hiri Elkargoaren baitako 'Bil Gaiten' taldeko ordezkariak. Tokiko beste erakunde batek burujabetasunarekiko egin duen aldarrikapenean ere azpimarra; Ehun Mugimenduak erregistratatuko 101 mozio horietako bat aho batez onartu baitu Alkizako Udalak, modu sinbolikoan bada ere, Euskal Errepublikaren parte direla aldarrikatzeko.
Gaurkotasuna markatu duten beste bi gai ere analisira: nazioarteko zuzenbide sistemari egindako azken hordagoa, Hungariak Nazioarteko Zigor Auzitegitik irtetea erabaki ostean, hain zuzen ere, gerra krimenak egotzita epaitu nahi duten Benjamin Netanyahuren bisita ofiziala jasotzearekin bat. Amaya Zabarteren kasuaren azterketak ere izan du tartea, apirilaren 7rako baitzegoen programatuta futbol 2024an realaren partida baten aurretik Ertzaintzaren pilotakada bat lehenik eta ostera ostiko bat jaso zuen emakumearen deklarazioa epaitegian.