

Zuzenean 16:00h - 17:00h
Gelditu Makinak
17:00h - 18:00h
Bidaiari
18:00h - 20:00h
Haria 3

Amurrioko Eguneko Arretarako Landa Zentroko langileak kalera atera dira eta elkarretaratzea egin dute, lan hitzarmen aldarrikatu eta zerbitzuaren publifikazioa eskatzeko. Hori baita, langileen ustetan, modurik onena zerbitzu on bat bermatu eta langileek lan baldintza onak izan ditzaten. LAB sindikatuko ordezkaria den Lorena Rejok azaldu ditu zeintzuk diren langileen aldarrikapenak.
Zentroak maila ezberdineko menpekotasuna duten 15 adineko pertsona artatzen ditu, eta Rejok zentroaren kudeaketa bi pertsonen artean egiten dutela salatu du: «Zentroaren garbiketatik hasita, jarraipen txosten guztiak egiterainoko lana bi langilek egiten dute».
Lan baldintzen hobekuntza ere aldarrikatu dute, zentroaren publifikaziorako bidean eta udal zerbitzua denez, «langile publikoekin parekatzearen aldarrikapena eginda, enpresari exijitu diogu lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmena negoziatzea». Zerbitzu publikoa izanda ere, kudeaketa pribatua izateak dakarren kalteak ere salatu ditu.