Zuzenean 23:00h - 01:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

01:00h - 02:00h

Paraleloan

Oihana Azkue

02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

NAIZ irratia

Adi eta Ari | Sinonimoak eta familia semantikoak

[1x20]  Ikasgai honetan sinonimoak eta familia semantikoak landuko ditugu: Hilketa-heriotza, -erailketa eta hilketa.

Audio_placeholder

Adi eta Ari | Sinonimoak eta familia semantikoak

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
LabankaDA irudia
LabankaDA irudia (Bigarren Kafea)

ANDER:

Nerea, entzun al duzu Bigarren kafea saiokoek egin duten Labankada podcasta?

NEREA:
Ez dut entzun, ez.

ANDER:
Izugarria da! Ez dakit nori bururatu zaion, baina sekulako abiapuntua du.

NEREA:
Zu hain emozionatuta ikusita, etxera iritsi bezain laster jarriko dut, baina kontaiguzu zein den abiapuntu hori.

ANDER:
Hilketa bat.

NEREA:
Hilketa bat? Hori hain abiapuntu ona iruditzen zaizu?

ANDER:
Hilketa bat, Durangoko azokan. Euskal Herriko idazle onenetariko baten hilketa.

NEREA:
Ander, utzi misterio kutsu hori emateari eta esan behingoz nor agertu den hilik.

ANDER:
Jolas bat egingo dugu: bere hiru lanen izenburuen inguruko pista bana emango dizut: Lehenengoa: 60ko hamarkadako dantza estilo bat da. Bigarrena: greziar mitologiako pertsonaia batek harri handi bat eraman behar izan zuen zigor gisa eta zama hori Euskal Herrira ekarri zuen idazleak; eta, bere azken liburuan, otsoen hotsaren bila dabil.

NEREA:
Oso zaila da jolas hau!

ANDER:
Tira, esango dizut: 2013an idatzi zuen Twist. Egunkariko auzian gertaturikoa antzerki obra batean islatu zuen Sisiforen paperak lanarekin eta Ulu egiteko bolondres bila dabil bere azken eleberrian.

NEREA:
Harkaitz Cano!

ANDER:
Horixe! Podcastaren lehen atalean Harkaitz Cano agertu da hilik.  

AUDIOA  | Labankada

NEREA:
Guk ere egin beharko genuke horrelako podcast bat, Ander.

ANDER:
Ideia originala beharko dugu, ba!

NEREA:
Honek abiapuntu interesgarria du. Atal guztiak entzun al dituzu dagoeneko?

ANDER:
Oraindik ez, baina irrikitan nago.

NEREA:
Eta nola bururatu ote zitzaien gai hau?

ANDER:
Ez dakit, baina agian Bigarren kafea saioko aurkezleek ere, bere protagonista Nahiak bezala, podcast bat egin nahi izan dute beti.

 

AUDIOA  | Labankada

 

ANDER:
Badirudi Nahiak podcast bat egiteko aholku guztiak entzun dituela; eta, horietako bat, benetan interesatzen zaizun zerbaiti buruzkoa egitea dela.

NEREA:
Bere idazle kuttunetarikoa da Harkaitz; beraz, ideia hau izugarria iruditu zaio.

ANDER:
Baina Unai bere kidea ez dago guztiz ziur, «benetan zure idazle kuttunaren erailketa erabiliko duzula?» esan dio.

NEREA:
Erailketa edo hilketa, norbaitek beste norbait hiltzen duenean gertatzen da.

ANDER:
Naturalki hilko balitz, berriz, heriotza esango genuke.

NEREA:
Hil aditza oinarri hartuta, bere familia osa dezakegu: hilketa, erailketa, hilerri.

ANDER:
Bai, hildakoak dauden herria, kanposantu hitzez ere ezagutzen dugu.

NEREA:
Hildakoari egiten zaion ospakizuna, hileta izaten da.

ANDER:
Familia semantikoak horrela sortzen dira, hitz bat abiapuntu hartu eta amaieran atzizki edo hitz elkarketakeginda.

NEREA:
Hiletetan oso ohikoa da loreak eramatea.

ANDER:
Hauek loradendan eros daitezke.

NEREA:
Lorategietan ere eder askoak egoten dira, loreak dauden lekuetan.

ANDER:
Lorazainak egoten dira eurak zaintzen.

NEREA:
Landare guztiak ez dira loradunak, denek ez dituzte loreak ematen, baina hauek normalean udaberrian loratzen dira.

ANDER:
Garai horretan gertatzen da loraldia, loreak agertzen diren garaia.

NEREA:
Eta euskal literaturan historian eman zen garai emankorra, loraldia izenez ezagutzen dugu.

ANDER:
2014tik Bilbon ospatzen den euskal kultura eskaintza zabala ere bada. 2024ko edizioan beste behin ere,Harkaitz Cano egongo da.

NEREA:
Ez al da, ba, hil? Eta beste galdera bat: podcastean, nola hil du hiltzaileak?

ANDER:
Horren inguruko ikerketa entzun beharko dugu!

AUDIOA -  Labankada

ANDER:
Nahiak pertsona bat hiltzeko aukera asko aipatu ditu: labankada, pozoia...

NEREA:
Bai, eta galdera asko dauden ezkero, ikerketa Unairekin batera hasi nahi du, baina honek ez du gogo handirik!

ANDER:
Podcasta osorik entzun beharko dugu!

NEREA:
Has gaitezen ba! Jakin-mina sortu didazu!

ANDER:
Tira, gaur ikasitakoa berrikusi beharko dugu aurretik!

NEREA:
Jakina! Hitz beraren inguruan sortzen diren familia semantikoak ikusi ditugu:

ANDER:
Hil, hilketa, erailketa, hilerri, hiltzaile, hileta.

NEREA:
Edota lore, lorategi, lorazain, loratu, loraldi, loredun.

ANDER:
Asko dira horrela egiten direnak, beraz, jolas dezagun hitz elkarketa eta atzizkiekin hauek sortzeko!

NEREA:
Eta gu goazen podcast hori entzutera! Agur.

ANDER:
Aio!
 

Hemen dituzue Labankada podcasteko lehen denboraldia eta bigarrena.

Jaurlaritza Logoa