Zuzenean 22:00h - 23:00h
Global Musik
23:00h - 01:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)
01:00h - 02:00h
Kontatzera Noazu (Errepikapena)

Garraioaren elektrifikazioa egunerokotasunaren parte bihurtzen ari da. Ohikoagoak dira ia zaratarik ez duten autoak eta administrazioek diruz laguntzen dute halako ibilgailuen erosketak. Pello Zubizarreta energia ingeniaria da, eta prozesua azaldu du NAIZ irratian.
Prozesu horretan ezinbesteko materiala da Litioa, eta Zubizarretak «dentsitate handiko bateria gehienak litiozkoak» direla azaldu du. Era berean, Litioaren arriskuaren berri eman du eta arriskua dagoenean zer egin behar den azaldu du: «Bateria urtu arte itxoin beharko dugu, bateria leku seguru batean utzita guztiz desegin arte, hain zuzen».
Gobernuek auto elektrikoa erosteko ematen dituzten dirulaguntzak eta auto elektrikoaren merkatua ere izan ditu mintzagai. Garraioen elektrifikazioaren prozesuaren «hasiera puntuan» gaudela nabarmendu du, prozesua bera «luzea» eta «inbertsio handikoa» izango dela ohartaraziz.