Zuzenean 06:00h - 07:00h

Bidaiari

07:00h - 12:00h

Asteburuko Haria

12:00h - 13:00h

Kontatzera Noazu

Eli Pagola eta Andoni Rekondo

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria

Feminismoak Euskal Herrira ekarritako eraldaketa du ardatz Naia Torrealdairen azken liburuak

«Klase, genero eta nola ez, nazio perspektiba» oinarri duen euskal feminismoaren bilakaera du aztergai Naia Torrealdaik 'Amaieratik hasi Euskal Feminismoa, aldaketarako paradigma' liburuan. Naiz Irratian izan da egilea, egindako bidea errepasatu eta erronka berriak aztertzeko.

Audio_placeholder

Feminismoak Euskal Herrira ekarritako eraldaketa du ardatz Naia Torrealdairen azken liburuak

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Naia Torrealdai, Bilboko Naizen erredakzioan.
Naia Torrealdai, Bilboko Naizen erredakzioan. (Naiz Irratia)

'Amaieratik hasi Euskal Feminismoa, aldaketarako paradigma' liburua da Txalaparta argitaletxearekin elkarlanean Iratzar Fundazioak argitaratutakoa; Iparrorratza bildumaren 10. liburuxka. Naia Torrealdai Mandalunizek sinatu du bilduma honetatik argitaratu den azkeneko lan hau. Bertan azaleratutako lehen ondorioetako bat da, askatasun balore unibertsalei lotuta hazi dela hasieratik feminismoa Euskal Herrian. «Nik esango nuke euskal feminismoa hasiera hasieratik intersekzional sortu zela»,  azaldu du Naia Torrealdaik, «euskal feminismoak beti begiratu izan dio munduari klase, genero eta nola ez, nazio perspektiba batetik», gaineratu du.

Intersekzionalitateak Euskal Herriko feminismoaren oinarrian beti izan den arren, helburu baino, «tresna moduan» ulertzen dutela dio liburuaren egileak «zapalkuntzen arteko borroka» baten salaketa hori ekiditeko. «Begirada horretatik aldendu behar gara eta jakinda zerk ezberdintzen gaituen, batasun hori bilatzeko apustua egiten dut», adierazi du Torrealdaik.

Liburuko pasarte batean, 'feminismo liberalaren falazia' salatzen du Torrealdaik; alegia, Euskal Herrian «feminismoa burgesa, liberala dela edo zatikatzen duela» dioen kontakizuna, sarritan ezkerretik etortzen dena. Torrealdaik ondorioztatu du, «Euskal Herrian, feminismo liberala bere horretan tradizionalki ez dela existitu». Egia da, gero eta gehiago direla feminismoarekin ustez bat egiten duten alderdi kontserbadoreak edota enpresa handiak. Baina feminismo liberalarekin baino, honek «oportunismo politikoarekin» lotura duela ebatzi du Torrealdaik.

Besteak beste, mugimendu feministaren gorakada eta eragin politikoa ahalbidetu duten, eta egungo erreakzioa ekarri duten bi mobilizazio olatu aztertu ditu Torrealdaik. Alde batetik, indarkeria matxistaren (Iruñeko La Manadaren kasua adibidez) aurkako mobilizazio erraldoiak eta bestetik, Euskal Herrian deitutako greba feministak; lehena 2019ko martxoaren 8arekin bat eginez, bigarrena ordea, 2023ko azaroaren 30ean eta greba orokor gisara. Deialdi batetik bestera erakundeek jokatutako paper ezberdinetan egin du azpimarra Naia Torrealdaik, «greba orokor feministara joan ginenean erabateko blokeoa jasan genuen ez bakarrik eskumako politikarien aldetik, baizik eta herri honetan hegemonikoak diren tokietatik; Eusko Jaurlaritzatik, diputazioetatik eta baita hedabide batzuetatik ere».

Jaurlaritza Logoa