Zuzenean 19:15h - 22:00h

Real Madrid - Real Sociedad

Kopako finalerdia

22:00h - 23:00h

Game Erauntsia

23:00h - 01:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

Naiz irratia

Zahartzaroaren aldarrikapena literaturan

Gaztetasuna gero eta gehiago saritzen den jendarte honetan bizkarra ematen zaio zahartzaroari. Zinemaren industrian kexu dira aktoreak apenas daudela emakume adinduentzako paperik gidoietan, eta literaturan badu lekurik zahartzaroak?

Audio_placeholder

Zahartzaroaren aldarrikapena literaturan

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
 Amparo Badiola "Amama" filmeko amona
Amparo Badiola "Amama" filmeko amona (Jagoba Manterola)

Skolastikako Ainhoa Aldazabalek hainbat liburu ekarri dizkigu zahartzaroa erdigunean paratzen dutenak. «Oso garrantzitsua da literatur sisteman adin guztietako idazleak egotea», dio, eta «liburuetako protagonistak zaharrak ere izatea». Gaztetasuna saritzen den gizarte honetan, gero eta ohikoagoa da zahartzaroaren aldarria egitea, helburu argi hori du hain zuzen ere Mariluz Esteban antropologoaren 'Emakume zaharren manifestua' poema liburuak. Arantxa Urretabizkaia idazleak ere erdigunean jarri ditu protagonista zaharrak bere liburuetan, ‘Hiru mariak' edo 'Azken etxea' liburuak dira horren adibide.

Ahozko tradizioan jatorria duen 'Two old women' (Velma Wallis) ipuinak ere balorean jartzen du zahartzaroa, «liburuak badu irakaspena, zaharrek taldea moteldu dezakete baina jakituria handia dute», esan du Skolastikako Ainhoa Aldazabalek.

 

 

Jaurlaritza Logoa