

Zuzenean 19:15h - 22:00h
Real Madrid - Real Sociedad
22:00h - 23:00h
Game Erauntsia
23:00h - 01:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)

Badira 75 urte Txantrean lehen etxebizitzak eraiki zirela. Arga ibaiak Iruñea eta Txantrea bereizten ditu, eta 75. urteurrena ospatzeko hamaika ekitaldi prestatu dituzte Txantreako bizilagunek. Patxi Larrion da horietako bat, eta NAIZ irratiko entzuleei auzotik bisita gidatua egin die. Euskaldunon Biltoki Elkartean izan da hitzordua, euskaraz «goxo-goxo» aritzeko gunea dela azaldu du. Biltokin euskara da harreman-hizkuntza, eta auzoko urtemuga ospatzeko ekimen batzuk prestatu dituzte, besteak beste, «Euskarak Txantrean 75 urteotan egindako bidearen argi-itzalak».
Auzoko zuhaitzak izan ditu hizpide Larrionek, eta bitxikeri bat nabarmendu du: «5 palmondo Kanariar daude auzoaren erdigunean». 1970 hamarkadan bizilagunak Txantreako azoka antolatzen hasi ziren. «Aldarrikapen gunea izan zen». Barrikadak bertan, hain zuzen, eman zuen lehen kontzertua, eta Larrionek azaldu du igandero kultur ekitaldi asko egin zirela. Felix plazan eraiki ziren lehen etxeak, eta Armonia Txantreana peña badago hor kokatuta, auzokideen elkartzeko gunea dena.
Auzoari hasiera berria eginen diote larunbatean, Franco egon zenetik 75 urtera. Bisita horren antzezlana egingo dute, eta auzokideak garaiko jantzi eta orrazkerekin bertaratzeko deia luzatu dute. Uda ondotik, irailak 6, auzoko eguna ospatuko dute, egun osoko egitarauarekin. Bien bitartean, auzoko jaiak, memoria kalejira edota Txantreako irrisketa saria prestatu dituzte.