

Zuzenean 23:00h - 01:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)
01:00h - 02:00h
Ad libitum
02:00h - 04:00h
Zebrabidea (errepikapena)

Apirilaren 2a Autismoaren Kontzientziaziorako Munduko Eguna da. Gautenak autismoa ikusgai egiteko ibilaldi
solidario bat antolatu du apirilaren 6an, Tolosan. Lehenago beste hainbat ekintza antolatu dituzte sentsibilizazioa indartzeko.
Etiketa oso zabala da autismoarena, atzean pertsona eta familia errealitate bat du; bakoitzak bere berezitasunekin. Urte asko daramatza Gautenak Gipuzkoan zerbitzu desberdinak ematen: arreta goiztiarra, hezkuntza zerbitzua, diagnostiko eta tratamendua, eguneko arreta zerbitzua, etxebizitza zerbitzua eta Familiei laguntzeko
zerbitzua.
Aurreiritziek egiten dute min gehien horrelakoetan Ibai Zulaika komunikazio teknikariak esan duenez, eta pertsona hauengana gerturatzeko deia egin du.