Zuzenean 02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

04:00h - 08:00h

Haria 1

Peli Lekuona eta Zaloa Badiola

08:00h - 10:00h

Bigarren Kafea

Bigarren Kafea

«Entseguetan hurbiltasuna sortu zen ni eta nire aitaren artean»

Sambou Diaby aktorea izan dugu Bigarren Kafeko kafe hutsaren tartean, Miñan lanarekin batetik bestera dabilen aktorea. Lan horretaz eta esku artean dituen proiektuaz hitz egin dugu berarekin.

Audio_placeholder

«Entseguetan hurbiltasuna sortu zen ni eta nire aitaren artean»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Ibrahima Balderen bizipenak ditu ardatz liburuak eta orain antzezlanak.
Ibrahima Balderen bizipenak ditu ardatz liburuak eta orain antzezlanak. (ARTEDRAMA)

Sambou Diabyk txikitatik izan du aktore izateko grina eta Goazen telesailean dantzari modura aritzeak lan hori erakargarriago egin zuen. «Hor ikusi nuen dantzariek eta aktoreek nola egiten zuten lan. Batxilergoaren ostean interpretaziotik jotzea erabaki nuen eta lehen urtea Donostian gurasoei esan gabe egin nuen. Bigarren urtean esan nion aitari eta ez zuen ondo hartu; orain gutxi onartu du».

Onarpen horretan Miñan antzezlanak zerikusia izan du, bere aitak ere Ibrahima Balde protagonistak egindako antzeko bidea egin baitzuen Euskal Herrira etortzeko. «Nire aitari entzutea baliagarri izan zait, nire aitak Ibrahimaren bide bera egin zuelako. Hortik sortu nuen pertsonaia». Euren arteko harremanean ere eragin zuzena izan du lanketa honek: «Istorioak ilusioa sortu zion eta hor hurbiltasuna sortu zen, Ibrahimaren historia eta berea antzekoak direlako».

Astebururo Euskal Herriko herrietan barna dabiltza emanaldiarekin eta esku artean beste hainbat proiektu ere baditu aurrera begira. Eta zein helburu dituen galdetzean «aktore bezala, euskalduna izanda, helburuetako bat da gaur egun ni bezalako euskaldunak bagaudela erakustea. Arraza ezberdinetako jendea euskalduna izan daitekeela erakutsi nahi dut». Etorkizuneko paper edo fantasiez ere hitz egin dugu, eta besteak beste «ardiak dauzkan baserritar baten papera egin nahiko nuke». Sambou gehiago ezagutzeko entzun egin diogun elkarrizketa. 

Jaurlaritza Logoa