Zuzenean 16:00h - 17:00h
Bilbotarra
17:00h - 18:00h
Kontatzera Noazu
18:00h - 20:00h
Haria 3

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako irakasleek bost eguneko greba deialdiari eutsi diote, lehenengoa astearte honetan. Lakuaren azken proposamena 9 ordu eta erdiz negoziatu zuten, baina LAB, Steilas, ELA eta CCOOk atzera bota dute, gutxiegi ikusi dutelako. Lehen greba deialdiari dagokionez, sindikatuen arabera ekoa izan da jarraipena, aldez Jaurlaritzaren arabera %44 koa izan da babesa. Lorea Igartua LAB irakaskuntzako ordezkariarekin hitz egin dugu.
Igartuak «oso balorazio positiboa» egiten du protesta zikloko lehendabiziko egunaz. «Ohartu gara irakasleek bat babesten dute gure aldarrikapena», esan du Bilbotarra magazinean. Igartuak azaldu du gero eta handiagoa dela lan zama ikastetxeetan, «burokrazian ordu pila bat» ematen dizutela eta paper artean galtzen dutela eguna. Horrek, eragin zuzena du ikasleengan, eta «ikasleak erdigunean jarri behar dira», dio argi LABeko kideak.
Sindikatuen eta Lakuaren arteko negoziazio luzea baina ez zen nahikoa izan hitzarmena berri bat adosteko. LABeko ordezkariaren arabera Jaurlaritzak proposatutako aurreakordioaren helburu bakarra grebak bertan behera uztea zen, eta hori ez da nahikoa, gainera, «konkrezio falta handiagatik bermerik ez duela ematen» salatu du LABeko kideak. Igartuak argi baitu: «Borondate kontua da. Negoziazio erreal bat eman behar da gatazka hau ixteko. Inbertsioa handitu behar da, eta aurrekontuan ez bada hori islatzen, ez dugu akordio bat lortuko».
Hamabost urte dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan lan hitzarmena azkenekoz berritu zela. Premiazko aldaketak zeintzuk diren galdetuta, zera dio: lan zama burokratikoa arintzeko neurriak, gazte berri planak zehaztu, eros-ahamena bermatu, ordezkoen lan baldintzak hobetu, osasun, euskara eta berdintasun planak garatu behar dira, besteak beste.