Zuzenean 08:00h - 10:00h

Bigarren Kafea

10:00h - 10:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

10:15h - 11:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

NAIZ irratia

Adi eta Ari | Aditz trinkoak

[1x14] Aditz trinkoak galtzen ari dira, eta informazio asko ematen dute: puntualak, momentuan gertatzen dira. Ikasgai honetan aditz trinkoak landuko ditugu.

Audio_placeholder

Adi eta Ari | Aditz trinkoak

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Jon Insausti zinegotzia Donostiako turismo plana azaltzen izan da NAIZ irratiko estudioetan
Jon Insausti zinegotzia Donostiako turismo plana azaltzen izan da NAIZ irratiko estudioetan (NAIZ)

ANDER:
Kaixo, Nerea. Zer moduz?  

NEREA:
Gaur ez nator oso pozik, Ander.  

ANDER:
Eta hori? Zer gertatu da, ba?

NEREA:
Zuk badakizu ni Donostian bizi naizela, ezta? Ba azken egun hauetan turistez josita ikusi dut hiria, eta horrek gatazka sortzen du askotan nire barnean.

ANDER:
Gatazka?

NEREA:
Bai. Ulertzen dut turismoak onura asko dakartzala hirira, baina beldurra ematen dit horrek hiriaren nortasuna galarazteak. Gainera, aipatutako onura horiek gehienetan ez dira denon artean banatzen, betikoen artean baizik.

ANDER:
Primeran ulertzen zaitut, eta uste dut bertako askoren kezka dela gaur egun. Udalak, 2023-2027rako turismo plan berria aurkeztu du, eta agian bertan jasotakoek lasaitu egingo  gaituzte.

NERE:
Zuk uste?

ANDER:
Entzun dezagun zer duen esateko Donostiako Udaleko Turismo zinegotziak, Jon Insaustik.

 

AUDIOA | Jon Insausti

NERE:
Jon Insaustik hauxe esan du: «uste dut plan honek badakartzala berrikuntzak aurreko planekin alderatuz gero» esan du.

ANDER:
Berak dioenez, honela izango da, baina berrikuntza horiek zein diren aztertu beharko litzateke, eta batez ere, hiri eta gizarteari zein ekarpen egingo dioten. Orain arte hiriko jendeak uste du turismoak ondorio txar asko ekarri dizkigula.  

NEREA:
Zergatik uste duzu erabili duela badakartza eta ez, ekartzen ditu?

ANDER:
Badakartza aditz trinkoa erabili du, momentuan gertatzen den ekintza adierazteko, ekintza puntual bat.

NEREA:
Jakina, ekartzen ditu erabiliko balu, berriz, ohitura adieraziko genuke eta berak ez du denboran luzatuko den ekintza adierazi nahi.

ANDER:
Hala da. Askotan nahastu egin ohi gara, eta aditz trinkoak, behar baino gutxiago erabiltzen ditugu; baina, ekintza puntual bat adierazteko, hauexek erabili beharko genituzke.

NEREA:
Entzun berri dugun audio zati horretan, beste hainbat aditz trinko ere erabili ditu: «tendentzia geldiezina da, guri dagokiguna da…«, eta, «datorkigun hori ahalik eta ondoen kudeatzea, onurak handiak izateko».

ANDER:
Zuk uste duzu Udala hau guztia ondo kudeatzeko gai izango dela?

NEREA:
Hala espero dut! Eta, Jonek audioan aipatu duen bezala, hemendik aurrerako helburuen artean turismoaren hazkundea ez egotea ere espero dut!

 

AUDIOA-Jon Insausti

ANDER:
Turismo zinegotziak dagoeneko helburua hazkundea ez dela badio, halaxe izango ahal da!

NEREA:
Badakigu, politikari askok ahoa erraz betetzen dutela! Baina, nik itxaropen hori dut, bai! Jonek aipatzen duen bezala, «oreka behar dugu, Donostiak identitate, nortasun eta benekotasun handia du eta horri eutsi behar zaio».

ANDER:
Argi eta garbi! Nortasun handiko hiria da, eta horri eustea ezinbesteko a da!

NEREA:
Horretarako, hiriaren parte izan eta sentitu behar dugu denok.

ANDER:
Guk gure hizkuntza zabaltzen jarraituko dugu, hori nortasun eta identitatearen arlo garrantzitsuenetako bat baita.

NEREA:
Halaxe da! Gaur ere ikasitakoa birpasatu beharko dugu, ezta?

ANDER:
Adizki trinkoak noiz erabili aztertu dugu.

NEREA:
Orainaldi edo iraganean gertatzen den ekintza puntual bat adierazteko erabiliko dugu.

ANDER:
Zer zeneraman atzo poltsa handi horretan kalean ikusi zintudanean?

NEREA:
Badakizu beti traste mordoa eramaten dudala.

ANDER:
Gaur berriz, ez dakarzu ezer.

NEREA:
Ez, gaur egin beharreko guztiak goizean goiz egin ditut eta.

ANDER:
Nik, ordea, gero egin beharko ditut.

NEREA:
Mugitu bizkor orduan! Denbora hegan doa eta!

ANDER:
Banoa, bai! Gero arte!

NEREA:
Agur!

Jaurlaritza Logoa