Zuzenean 07:00h - 12:00h
Asteburuko Haria
12:00h - 13:00h
Kontatzera Noazu
13:00h - 14:00h
Bideokluba
2005ean sortu zen Seiren, Zornotzan. «Lagun arteko zerbait bezala sortu zen taldea, inozentzia askorekin; naturala izan zen, nik bibolina nuen, Onintzek gitarra eta gerora taldekide gehiago batu eta kantak berehala ateratzen hasi ziren» oroitzen du Jokin Lacallek. 10 urtez aritu ziren, eta ibilbide horretan hainbat mugarri izan zituzten. «2008ko Leioako Jaiak izan ziren influxio puntua». Arrakasta handia lortu zuten hasieratik, «bigarren kontzertuan jada diskoa grabatzeko proposamena iritsi zitzaigun, oso bapatekoa izan zen». Azkarregi iritsi zitzaien ospea agian, «Kanpora begira oso polita da, baina barruan ezintasuna nabaritzen duzu» aitortu digute.
«Nekea igertzen duzu, ardura asko duzu, zama sentitzen duzu, bi urtez behin diskoa atera behar duzu baina ez zara sentitzen gai hori egiteko; horretatik ere ikasi genuen» esaten dute orain atzera begira jarrita.
Zornotzako Udaletik proposamena jaso zuten, eta buelta asko eman ondoren, baietz esatera ausartu ziren. «Kontzertu hura izan zen itzuleraren abiapuntua» kontatu digu Onintze Garciak. Orain, aurrera begira dago taldea. Kantu berriak prestatzen, eta ilusio berriak soinean. Etorkizunak ekarriko duenaren zain.