Zuzenean 04:00h - 06:00h

Euskal klasikoak

Sara Iriarte

06:00h - 07:00h

Bidaiari

07:00h - 12:00h

Asteburuko Haria

Eli Pagola Apezetxea
Elkarrizketa
Jon Etxebeste
Elika kooperatibako kidea

«Nekazaritzan izan diren parametro historikoak asko hobetu ditugu»

2017tik hona, Elika kooperatiba elikadura burujabetza helburu ari da lanean Oiartzunen. Hainbat eragileren lankidetza eta sinergia bilatzen du, hasi kooperatibako bazkideetatik eta Oiartzungo Udalera. Elkarlanaren gakoez hitz egin digu Jon Etxebeste kooperatibako bazkide eta boluntarioak.

Audio_placeholder

«Nekazaritzan izan diren parametro historikoak asko hobetu ditugu»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Elika Kooperatibako kide, Jon Etxebeste
Elika Kooperatibako kide, Jon Etxebeste (Jon Urbe | FOKU)

2017an hasi zenuten bidea, Oiartzunen. Elikadura burujabetza helburu, agroekologiaren bidean zoazte. Zer moduzko bilakaera ari da izaten Elika?

Interesgarria. Oiartzunen, beste hainbat herritan bezala, lehen sektorea desagertu egin da ia, orduan, zenbait jendek bagenuen kezka. Joseba Azkarragaren Euskal Harriak liburua izan zen iturburua hona iristeko, azkenean, liburuak interpelatu egiten baikintuen eta gure aletxoa jarri beharra ikusi genuen. Nondik hasi? batzuetan ahaztu egiten zaigu edo egungo zibilizazioak daraman zaratak eta anabasak eragozten digu ikustea oinarria elikadura dela. Hortik abiatu ginen.

Langileak badaude eta baita bazkideak ere. Nola uztartzen dira bi figurak egunerokoan?

Elikaren arrakastaren gakoetako bat hori izan da. Hasieratik ekosistema bat sortu dugu non langileak babestu ditugun eta eurekin elkarlanean ateratzen dugun proiektua aurrera. Bazkideei dagokienez, badago inguru bat inplikazio maila ezberdinekoa, taldetxo bat gertuago, beste batzuk urrutiago, baina denok egiten dugu ekarpena eta Elika egiten dugu askoz ere indartsuagoa eta atseginagoa.

Elikadura eskubidea bada, nola bermatu kontsumitzailearen irisgarritasuna eta ekoizlearen baldintza duinak? Egungo testuinguruan ez da erraza biak lotzea.

Jendeak egiten badu irakurketa sinple bat eta hipermerkatuetako prezioak alderatzen baditu agroekologiarekin, ezberdintasunak badaude. Baina irakurketa askoz ere zabalagoa egin behar da. Agroindustrian produktuak -eta horiek dira merkatuan dauden ehuneko handi bat- oinarritzen dira penintsulako hegoaldetik eta ekialdetik ekarritako produktuetan eta hor badakigu etorkin askoren izerdia dagoela, garraio eta energia kontsumo handia dagoela eta, horrek, ondorio batzuk ditu energia aldetik, kutsadura aldetik eta baita sozialki ere. irakurketa zabalagoa egitean konturatzen zara hemengo produktua, kalitatez zer ikusirik ez duena, ez dela hain garestia.

Komertzializatzeko zer bide baliatzen dituzue?

Hiru bide ditugu. Batetik, Oarsoaldean badugu Labore, gehienbat bertako produktuak saltzen dituen kooperatiba eta hor saltzen dugu ekoizpenaren herena edo. Gero, salmenta zuzena egiten dugu Elikan bertan, kokapen ona dauka, bidegorri baten ondoan dago eta inguruko jendeak paseoan ibiliz erosketak egiteko ohitura hartu du. Hirugarrenik, otarraren sistema. Astean behin berrogeita piku otar banatzen ditugu. Hiru bide horiekin ekoizten dugun guztia saltzen dugu eta, gehiago ekoitziko balitz, gehiago salduko litzateke.

Ziurtasun gehiago eskaintzen du bazkideen inplikazioak eta saltze-sistemak horrek?

Agroekologiako proiektu guztien gakoa da ekoizten duzuna nola saldu eta komertzializazio bide batzuk nola bermatu prezio duinetan dena saltzeko. Horrekin lotuta doa lehen aipatutako ekosistema soziala. Jabetu behar dugu langileek protagonismoa dutela proiektuan, noski, baina inguruak, bazkideak, oso oinarrizkoak direla garapenerako. Gainera, ez da bakarrik lana, baizik eta zure bizitzari bizipoz dosi on bat ematea da eta, neurri batean, garai likido hauetan, harremanek eta kontzientzia sozialak zein politikoak zentzu bat ematea egiten duzunari.

Nekazaritzak, lan-arloa den heinean, zein ditu erronka nagusiak?

Erronka latzak. Gure herrian burujabetza hainbestetan aipatzen denean, gezurra dirudi burujabe izateko oinarrietako bat elikadura dela. Elikadura ez badugu bermatuta ez gara ezer. Garai likido hauetan galdu dugu oinarrizko beharren erreferentzia.

Nekazaria izan da soldata justua eta lanaldi luzeak izan dituen langilea. Hori aldatu daitekeela uste duzu?

Erronka latzak. Gure herrian burujabetza hainbestetan aipatzen denean, gezurra dirudi burujabe izateko oinarrietako bat elikadura dela. Elikadura ez badugu bermatuta ez gara ezer. Garai likido hauetan galdu dugu oinarrizko beharren erreferentzia.

Nekazaria izan da soldata justua eta lanaldi luzeak izan dituen langilea. Hori aldatu daitekeela uste duzu?

Nik uste, maila handi batean, hori gauzatu dugula. Ezin dugu alderatu industriarekin edo puntako zenbait sektorerekin, ezin dugu esan maila berean gaudenik, baina, egia da, nekazaritzan izan diren parametro historikoak asko hobetu ditugula. Maila handi batean izan da proiektuari babes handia eman diogulako eta, egunerokoan sortzen diren burokrazia eta bestelako arazoen aurrean, nekazariak badutelako inguru bat.

Erreleboak kezka eragiten du nekazaritzan, ez da oso erraz ematen ari den kontua. Zuen kasuan, erreleboa baino, langileak topatzea izango da, ez zarete sortu zaharrak eta. Nola ikusten duzue sektorea?

Zailtasunak ikusten ditugu eta gure proiektuan ere langile aldaketak izan dira baldintzak ez direlako errazak. Hori aipatu behar da. Etorkizunera begira, bada, ez dakigu. Egia da gure ekonomian industrian eta beste sektore batzuek pisu handia izan dutela eta nekazaritza beti ikusi dela sektore xumea eta baldintza gogorragokoa. Baina iparraldean badute esperientzia bat, urte asko daramatzate lehen sektorea lantzen eta gure aurretik doaz. Nik uste, hegoaldean, baditugula erronkak lehen sektorea indartu eta bultzatzeko eta horrek eskatzen du herriaren inplikazioa. Instituzioena ere bai, noski. Ikusten dugu industria eta beste sektore batzuetarako dirutza bat jartzen dela eta ez dugu ulertzen lehen sektorea nola dagoen utzita. Esan dugun zibilizazio krisian kolapsoa mahai gainean dago eta hori izango zen modu bat etorkizunera begira bermatzeko agertoki bat atseginagoa edo erresilienteago.


Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru aldundia, Landaola, Lurgintza, Abelur, Elika Fundazioa, Hazi, Lanbide, Etorlur eta Fraisoro Eskola elkarlanean aritu dira eta "Trebatu" programa aurkeztu dute. Bertan, erreleboa eman nahi duten nekazariak eta ofizioan sartu nahi duten langileak elkartzen ditu. Zuenean bada trebatzaile bat. Nola doa trebatzea?

Langile bat sartu da duela hilabete inguru. Dena den, langile horrek bazuen esperientzia, sektorean ez zen berria baina txertatu dugu proiektuan sendotasun gehiagorekin. Gustura gaude. Dena den, instituzioak aipatu ditugu eta, egiari zor, instituzio txikietatik abiatuta, Oiartzungo Udalak orain dela urte batzuetatik bazuen egitasmo bat Lurbizi izenekoa lehen sektorea bultzatzeko. Bidelagun izan ditugu bitartekaritza lan asko egin baitu lur-jabeekin guk lurrak alokatu ahal izateko. Txikitik abiatuta, udalarekin lankidetza izan dugu eta hori aitortzekoa da.

Zenbateraino eragiten du eskalak? Oiartzun mailan, agian, izan daiteke engranaje on bat garatu izana?

Dudarik gabe. Askotan, herritarrak, gure borondate onarekin eta ahalegin handiarekin gauzak aurrera ateratzen ditugu baina egia da instituzioak tartean badaude beste sinergia batzuk sortzen direla.

Aurrera begira zertan da Elika?

Elika proiektu bezala sendotua dagoela uste dut baina baditu hobetzeko atal batzuk. Langileen lan baldintzak, erretirora begira pentsio hobeak, erreleboa? ikusten ditugu atal batzuk lehen sektorean lantzeko daudenak etorkizunera begira.

Jaurlaritza Logoa