Zuzenean 07:00h - 12:00h

Asteburuko Haria

12:00h - 13:00h

Kontatzera Noazu

Eli Pagola eta Andoni Rekondo

13:00h - 14:00h

Bideokluba

Maite Bidarte

Itxaso Leon - Peli Lekuona
Elkarrizketa
Unai Apaolaza
Ehun mugimenduko kidea

«Gureak diren eskubideak berreskuratzen hasiko gara, inori baimenik eskatu gabe»

Independentzia mozioen lehengo olatua martxan jarri ostean, bere ibilbidearen amaiera iragarri du Ehun mugimenduak. Pozik doaz egindako lanarekin. Plentzian aurkeztu zen lehen mozioa, eta orain beste 101 espero dira. Eztabaidatuko diren lehenengoak Durangokoa eta Gasteizkoa izango dira.

Audio_placeholder

«Gureak diren eskubideak berreskuratzen hasiko gara, inori baimenik eskatu gabe»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Unai Apaolaza, artxiboko argazki batean.
Unai Apaolaza, artxiboko argazki batean. (Juan Carlos Ruiz | FOKU)

Ehun mugimenduko kide den Unai Apaolazaren esanetan, mugimendu autonomoa izateak alde onak eta txarrak ditu. Azken horiek eragin dute desegitea, «baliabide faltagatik». Aste honetan jakinarazi dute.

Independentismoaren beherakadarekin lotu daitekeela agurra badakite, baina Ehun mugimendutik saiatu dira entzuten ez zen diskurtso bat plazaratzen; prozesu independentistari lehentasuna ematearena, «aldebakartasunari, aldebikotasuna ere alde batera utzi gabe».

Plentziako mozio arrakastatsuak izan ditu ondorioak. Hausnarketa bat egina zuten aurretik ere, Espainia eta Frantzia barruan ez zegoela aukerarik, «aukera leiho» esaten zaion hori ez dela erreala eta jakina dela Espainiako Estatuak ez duela autodeterminazio eskubiderik onartuko.

Pantaila hori pasata, estrategia berri bati begira jarri ziren, «burujabetza iraultzarena». Horren arrazoia, «gureak diren eskubide horiek lapurtuak izan direla, batez ere patriarkatuan, kapitalismoan eta Espainia eta Frantzia barruan bizi garelako, eta horiek berreskuratzen hasiko gara inori baimenik eskatu gabe».

Erregistratutako mozioen ostean alderdi politikoekin elkarrizketak etorri ziren, «erronda handi bat» egin zuten Plentziakoaren kasuan. Orduan ikusi zuten alderdiak «beste parametro batzuetan zeudela, aldebikotasun hutsean» alegia. Haiek mugimendu bat direla azpimarratu du eta, mugimendu bezala, agenda eta erritmo propioak sortu behar dituztela. Hala egiten saiatu dira.

Jaurlaritza Logoa