Zuzenean

Osasun Publikoaren Aldeko Platafomen koordinakundeak laugarren asanblea egin du asteburuan Altsasun eta %100ean kudeaketa publikoa izango duen osasun sistemaren aldeko jarrera berretsi du. Lehen arretan inbertsioak egin eta lehenestea exijitu du. Mobilizazio berriak deituko ditu gauzak mugitu daitezen.
Nafarroan osasun itunaren aurreproiektua publikatu da. EAEn, berriz, osasun itunaren azken fasean sartzear daude. Mireia Saizek uste du propaganda eta marketin hutsa ari dela izaten, eta pribatizazio politikekin jarraitzeko estrategia dela, mobilizazio soziala apaltzearekin batera.



