Zuzenean 22:00h - 23:00h

Sateliteak

Telmo Trenor

23:00h - 00:00h

Beste Bat

00:00h - 02:00h

naiz: formula

Naiz Irratia

NAIZ Irratia

«Elkarrekin indarra egiten badugu aukera gehiago izango ditugu gure helburuak lortzeko»

Aberri Eguna batera ospatzearen garrantziaz aritu da NAIZ irratian Mireia Epelde, Euskal Herria Baterako kidea. Ekitaldia egingo dute apirilaren 11n, eta sarrerak publikoarentzat doan salgai daude. «Denontzako espazioa sortuko dugu».

Audio_placeholder

«Elkarrekin indarra egiten badugu aukera gehiago izango ditugu gure helburuak lortzeko»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Aberri Egun bateratuaren kartelaren aurkezpena. Joseba Larratxe (Josevisky) da egilea
Aberri Egun bateratuaren kartelaren aurkezpena. Joseba Larratxe (Josevisky) da egilea (Gotzon Aranburu | FOKU)

Euskal Herria Baterak apirilaren 11n Aberri Egunaren ekitaldi bateratua egingo dute Donostiako Kursaalean. Euskal Herria Baterako kidea den Mireia Epelde NAIZ irratian egon da, eta Aberri Eguna batera ospatzearen garrantzia nabarmendu du: «Elkarrekin indarra egiten badugu aukera gehiago izango ditugu gure helburuak lortzeko». «Denontzako» espazioa sortuko dutela azpimarratu du Epeldek.

Aberri Eguneko ekitaldiaren prestaketan beste urrats bat egin du Euskal Herria Batera ekimenak: kartela aurkeztu du eta sarrerak publikoarentzat doan salgai daude. Kartela Joseba Larretxek egin du, eta ekitaldiaren kultur pilula Manex Fuchsek, Lorea Agirrek eta Martxel Rodriguezek kozinatutako ideia izango da, dantza, hitza eta kantua uztartuko dituena.

Jaurlaritza Logoa