

Zuzenean 17:00h - 19:00h
MusikHaria
19:00h - 20:00h
Global Musik
20:00h - 21:00h
Game Erauntsia (Errepikapena)

Gaur Egia eta Justiziaren aldeko Memoriaren Egun Nazionalean ospatzen dira Argentinan azken diktadura militarraren biktimak omentzeko asmoz egiten dena. Bigarren Kafean Marcos Tedin Uriburu kolaboratzailea gaiaren inguruan aritu da eta gaurko egunaren garrantzia azpimarratu du: «Gaurkoa bezalako egun bat beti da garrantzitsua, baina gaur egun oraindik garrantzitsuagoa da testuinguru politikoagatik».
Gaurko manifestazioak jendetsuak izango direla kontatu du Tedinek, azken asteetan Buenos Airesen hainbat istilu izan direlako. Asteazkenero jubilatuen martxa bat egiten da, eta normalean kasu gutxi egiten dietela esan du Marcosek; baina orain dela hiru aste jubilatu bat jipoitu zuten eta Chacarita futbol taldeko kamiseta zeraman soinean. Hori ikusita, futbol taldeko zaleak bere defentsan atera ziren eta hurrengo martxara atera ziren. «Futbol zaletuak jubilatuekin elkartu zirenean istilu ezberdinak hasi ziren, hor hasi zen elur bola».
Azken asteetan kongresuaren aurrean gertaturiko martxa eta istiluak kontuan hartuta, baita Millei presidentearen inguruan daude aurkakotasunak medio, gaur Buenos Aireseko kaleak jendez beteta espero ditu Marcosek: «250.000 pertsona espero ditugu gaurko Memoriaren eguneko martxan». Hontaz eta gehiagoz aritu da Bigarren Kafean.