Zuzenean 23:00h - 01:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

01:00h - 02:00h

Gelditu Makinak (Errepikapena)

Eli Pagola

02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

NAIZ irratia

Adi eta Ari |Euskalkiak, batua eta estandarra

[1x11] Ikasgai honetan euskalkiak, euskara batua eta estandarra landuko ditugu.

Audio_placeholder

Adi eta Ari |Euskalkiak, batua eta estandarra

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Jendea gogotsu zegoen Zegama-Aizkorri mendi lasterketa bertatik bertara ikusteko.
Jendea gogotsu zegoen Zegama-Aizkorri mendi lasterketa bertatik bertara ikusteko. (Gorka RUBIO | FOKU)

ANDER:
Kaixo, Nerea. Zer moduz?  

NEREA:
Hementxe, leher eginda!

ANDER:
Neke itxura duzu, bai. Zertan aritu zara?

NEREA:
Mendi buelta bat egitera joan naiz, eta nekatu egin naiz, han gora eta behera korrika zebilen jende andana ikusita bakarrik!

ANDER:
Gero eta jende gehiago aritzen da mendian lasterka.

NEREA:
Beti pentsatu izan dut mendian lasterketak egitea benetan gogorra dela, baina badirudi zaletasuna handitu egin dela gure inguruan.

ANDER:
Horren adibide dira, Euskal Herrian antolatzen diren mendi-lasterketa guztiak.

NEREA:
Asko dira, bai, eta horrek guztiak ziur eragin handia duela gure ingurumenean.

ANDER:
Horri buruz egindako hausnarketa baten ondorioz sortu da hain zuzen ere, Etiketa berdea ekimena.  

 

AUDIOA |  Etiketa berdea

NEREA:
Azken urteetan mendi lasterketan emandako eboluzioak ez duela bat egiten euren filosofiarekin aipatu du mendi-lasterketen antolatzaile den Gotzonek, eta kasu askotan jasangarritasunaren kalterako izan dela.

ANDER:
Horri buruz egindako hausnarketa eta iradokizunei esker, mendi-lasterketa etikoak egiteko dekalogo moduko bat sortu dute.

NEREA:
Gotzonek, «batu genituen iradokizun batzuk» esan du.

ANDER:
Gotzon bizkaieraz aritu da elkarrizketan zehar, eta batu hitzak bildu esan nahi du batuaz.

NEREA:
Bai, bazkalostean beti niri dagokit mahaia batzea.

ANDER:
Etxean neuk prestatzen ditut otorduak, eta, beraz, lan hori besteek egiten dute!

NEREA:
Lan-banaketa egina duzue, beraz! Ondo!

ANDER:
Esan bezala, entzundako audioan bizkaieraz ari direnez, aditzak ere ezberdin erabili dituzte: ondo iruditzen jata, ondo iruditzen zait esateko).

NEREA:
Parte hartzen badot (badut), parte hartzen badut esatearen pare.

ANDER:
Horiek guztiak aditzaren aldaerak dira. Eta noizbait aipatu dugun bezala, elkar primeran uler dezakegu, bakoitza bere euskalkian arituta ere. Hitzak, joskera… edozein euskalkitakoak izanda ere, batua dira. Deklinabidea eta aditz laguntzailea, berriz, batukoak batuan.

NEREA:
Eta ahoskera ere zaindu behar dugu. Hitzak osorik ahoskatuko ditugu batuan edo estandarrean. Entzun dezagun adibidez, Oihana korrikalariak Etiketa berdeari buruz esan duena.


AUDIOA | Etiketa berdea

NEREA:
Oihanak bat egiten du Etiketa berdea ekimenarekin, eta egin beharrekoa zela dio.

ANDER:
Entzun berri dugun zatian behin baino gehiagotan erabili du be.

NEREA:
«Parte hartzen badot, antolakuntzan bebai».

ANDER:
«Ez dakigu mendixe zer den be», «zer zapaltzen dugun be».

NEREA:
Batuan erabiltzen dugun ere ordezkatuko genuke. Antolakuntzan ere bai,  ez dakigu zer den ere, edo zer zapaltzen dugun ere, esango genuke guk.

ANDER:
Asko erabiltzen den eta gero eta zabalduago dagoen barik hitzaren adibidea ere hor dugu.

NEREA:
Gabe adierazteko erabiltzen da bizkaieraz, eta esan bezala, gero eta gehiago erabiltzen dugu, baita batuaz aritzen garenok ere.

ANDER:
Dekalogo honetan, hainbat balore aipatu eta landu nahi dituzte: mendizaletasuna, elkar laguntzea, elkar ez zapaltzea.

NEREA:
Eta natura eta inguruarekiko errespetua bebai. Beharrezkoa da hori Everesten eta beste mendi batzuetan gertatzen ari dena geldiarazteko: dena zakarrez betea, milaka pertsona batera igotzen elkar errespetatu gabe, gaixoak atzean utziz… eta hildakoak bebai.

ANDER:
Beraz, zer ikasi dugu gaurkoan?

NEREA:
Euskalkiak gorde, mantendu eta errespetatzea zein garrantzitsua den, eta bizkaieraz ari den pertsona bat primeran uler dezakegula adibidez, gipuzkeraz edo batuaz aritzen garenok.

ANDER:
Bebai entzuten dugunean ere bai esan nahi dugula. Eta biak direla batua

NEREA:
Nik txanponak lurretik bildu egiten ditudala, baina agian Markinako pertsona batek batu egingo ditu. Eta berdin balio dutela biek

ANDER:
Mendi lasterketetan ere balore asko zabal daitezkeela.

NEREA:
Eta ezin dugula sekula ondokoarekiko eta naturarekiko errespetu barik egin.

ANDER:
Hori da. Guk hau guztia gure kafetxo edo infusio gabe egiten ez dugun bezalaxe.

NEREA:
Agur!

Hemen entzun dezakezue 'Etiketa Berdea' proiektuari buruz egindako elkarrizketa osoa.

Jaurlaritza Logoa