

Zuzenean 05:00h - 09:00h
Haria 1
09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea
11:00h - 11:15h
Haria 2 aurrerapena
«Hemen ez dago gezur ofizialik / inork ez du entzuten / hitzak ez dira existitzen / dena dago konektaturik, demi dago sinkronizaturik / begi bistakoa existitzen da soilik. Hemen ez dago komunikaziorik / laino grisbera bat soilik» (Txili Lauzirika, 2003). Poesiaren Mundu Eguna denez, olerki hau baliatu dugu gaurko gaia aurkezteko. Egia ote da Lauzirikak dioena? Konektatuta gaude bai, baina komunikatu gabe? Bada, horretaz asko dakite Nortasuna Sarean jardunaldikoek.
Aurtengoa "Komunikazio ona bidegurutzean" izenburupean egingo dute, eta egungo komunikazioaren joera kaltegarriei aurre egiteko aukera osasungarriagoak aztertuko ditu. «Nora goaz? Zein bide hartzen ari gara? Ez al dago alternatiba osasuntsuagorik?» esan digu Arkaitz Sukuntzak, antolatzaile taldeko kideak. Hori izan zen aurtengo jardunaldia antolatzeko haria. Topaketa bereziki komunikazio sektoreko profesional, aditu eta ikasleei zuzenduta dago, eta hainbat hizlarik hartuko dute parte, beren esperientzia eta hausnarketak mahai inguru batean aurkezteko. «Euskararen erabilera komunikazioan hizpide izango dugu baita ere» kontatu digu Sukuntzak.
10. edizio izango da aurtengoa. «Jardunaldia asko aldatu da, tapuntu kooperatiba bera ere asko aldatu delako; pentsa, hasiera batean gaztelania ere erabiltzen genuen» aitortu digu. Martxoaren 26an egingo dute aurtengoa, San Telmo Museoan; «aurtengoa bada egin dugun bidea ospatzeko aitzakia». Horrez gain, jardunaldietatik at, «euskal komunikazio agentzien topaketa bat ere antolatu dugu; garrantzitsua da saretzea».
Arkaitz Sukuntzak egitaraua aletu digu Bigarren Kafean.