Zuzenean 14:00h - 15:00h

KirolHaria

Ion Garate

15:00h - 17:00h

Zebrabidea

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

17:00h - 18:00h

Bilynch

Maite Bidarte
NAIZ Irratia. Saioen arduraduna. Bideokluba saioko gidaria
Elkarrizketa
Mikel Losada
Aktorea

«'Los Aitas' ez da azken aldiko familia komedia azaleko bat»

Ez da ohikoa Mikel Losada aktoreari gertatu zaiona. Ostiral honetan estreinatuko dira 'Los Aitas' filma eta 'Kristalezko Zooa' antzerki obra, bietan hartu du parte. Bideokluba saiora gonbidatu dugu Malagan estreinatu berri den 'Los Aitas' filmari buruz aritzeko.

Audio_placeholder

«'Los Aitas' ez da azken aldiko familia komedia azaleko bat»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
'Los aitas' filmeko fotograma bat, tartean Mikel Losada
'Los aitas' filmeko fotograma bat, tartean Mikel Losada (Los Aitas)

Boja Cobeaga zuzendariaren azken lana dator zinema karteldegira: 'Los Aitas'. 80ko hamarkadaren amaierako Bilboko periferian, gimnasia erritmikoko neska-talde bat Berlinen egingo den txapelketa batean parte hartzeko prestatzen ari da. Amek ezin dietenez alabei lagundu eta, halabeharrez, aitek joan beharko dute. Bidaia luzea izango da eta, Alemaniako hiriburua iritsiko dira, zer eta hiria bitan banatzen duen harresia erortzen den egunean. Bidaiak berak, erabat aldatuko du lau aita hauen aitatasuna.

Quim Gutierrez, Juan Diego Botto, Iñaki Ardanaz eta Mikel Losada aktoreek haragitzen dituzte lau aita hauek. Losada gonbidatu dugu Bideokluba saiora, aste berezia da gainera berarentzako, bi estreinaldi elkartu zaizkio aste bakarrean. Zinema aretoetan 'Los Aitas' eta Arriaga Antzokian: 'Kristalezko Zooa'.

80. hamarkadan kokatua, lau aita zarete protagonista. Presente ez dauden aita batzuk zarete, zuk aita eredu hori ezagutu duzu?

Bai, bai. Gure aita horrelakoa izan da. Baina hala ziren denak. Maskulinitatea eta aitatasuna asko aldatu da azken urtetan, garai hartan ez zuten pentsatzen beste modu batean egin zitekeenik ere. Ni orain aita naiz eta saiatzen naiz gauzak beste modu batera egiten, hazteko beste modu bat izaten.

Azken aldian arrakasta handiko saga batean aita eredu bat ikusi dugu. Baina Cobeagak ez du eredu hori sustatzen. Gehiago egiten du autokritika bat maitasunetik, ezta?

Justu hori da. Ez da orain arteko familia buruzko komedia azaleko bat. 'Los Aitas' komedia dramatiko bat da Cobeagaren umore zigiluarekin, eta filmak oinarri sozial bat ere du, 80. hamarkadan baitago kokatua, (langabezian daude lau protagonistak), eta Berlineko harresia ere erortzen den egunak dira, sinbolismoa handia du horrek guztiak. Lau gizon hauen eta haien alaben artean harresi handi bat baitago, eta bidaian haserre hori ere erori egingo da.

Alaba papera egiten dutenen artean dago Sofia Otero, berak badu eskarmentua, baina besteentzako lehendabiziko aldia zen? Zer moduz moldatu zarete?

Oso ondo moldatu gara. Asko ikasi dugu, ikasi baino, gogoratu dugu gure ofizioa baduela asko jolasetik. Lehendabiziko filma zenez ilusioa hori nabaritzen zitzaien, oso erraz egiten zuten dena, logikoa zena eginez.

'Los Aitas' road movie bat da. Autobus batean, Bilbotik Berlina. Baina, benetan, nondik ibili zarete?

Ia dena Bilbo inguruan filmatu dugu. Eibarren ere izan gara eta baita Arabako errepide batzuetan. Autobusean filmatzea oso gogorra izan zen. Filma negu aldean dago kokatua baia guk udan filmatu genuen, eta autobusa 80. hamarkadakoa zenez ez zuen haize egokiturik, eta izugarrizko beroa pasa genuen.

'Los Aitas' filma ostiral honetan iritsiko da zinema aretoetara. Baina, zer diren gauzak, ostiral honetan ere estreinatuko duzula Bilboko Arriaga Antzokian 'Kristalezko Zooa'.

Bai. Horrelakorik ez zait orain arte inoiz geratu. Gaur estreinatzen dugu obra euskaraz eta apirilaren 3an gazteleraz. Nabarmendu nahiko nuke gauza bat: klasikoen aurrean jendeak beldurra du, eta euskaraz bada, are gehiago. Beldurrak kentzea nahiko nuke, obra hau klasikoa da baina komedioatik badu asko. Hurbildu dadila beldurrik gabe.

 

 

 

 

Jaurlaritza Logoa