Zuzenean

NAIZ Irratia

Lasa eta Zabalaren hilotzak identifikatu zituztenekoa

Audio_placeholder

Lasa eta Zabalaren hilotzak identifikatu zituztenekoa

Loading player...

1995eko martxoaren 21eko azalean zekarrek EGINek albistea, Joxi Zabala eta Joxean Lasarenak ziren Alacanteko ehorztegian hamar urtez identifikatu gabe egon ziren hilotzak

1983ko urriaren 15ean ikusi zituzten bizirik azken aldiz Lasa eta Zabala, lagun batzuen etxean afaldu ostean Arrangoitzeko festetara joan ziren. Lagunei autoa eskatu zieten bertaratzeko.

Biharamunean itzultzekotan geratu ziren, baina ez zuten egin. Bila hasi eta autoa jabeak berak aparkatutako lekuan zegoela ikusi zuten. Renault hura ez zen sekula bere lekutik mugitu.

Gaur egungo Patxa plazan zegoen autoa eta bertako paretan dakartzate gogora Lasa eta Zabala, alboan gerra zikinaren eskutik desagerrarazitako Popo Larre eta Jon Anzaren irudiak dituzte.

Lasa eta Zabala auziaren sententziaren arabera 1983ko otsailaren 16 artako gauerdian bakarrik ikusi dituzten kalean, euren autora bidean. Ezezagunek heldu eta auto batean sartu zituzten.

Senide eta errefuxiatuen komunitateak eginahalak egin zituen bi gazte tolosarrak topatzeko, baina ezin izan zuten.

Hamar urte beranduago aurkitu zituzten euren hilotzak, Alacanteko ehorztetxe batean.

Bahitu eta urte eta erdira Alacanteko Busot herrian aurkitu zituzten orduan Lasa eta Zabalarenak zirela ez zekiten bi hilotzak.

Garaian, Alacanteko irrati batera deituta aldarrikatu zuen Felipe Gonzalezen garaian Estatuaren gerra zikinean protagonismo berezia izan zuen GAL taldeak. 84Ko urtarrilaren 20an izan zen deia, bi errefuxiatuak hil zituztela zioen.

 

Laguntzailea: 

Jaurlaritza Logoa