Zuzenean 21:00h - 22:00h
Beste Bat
22:00h - 23:00h
Sateliteak
23:00h - 00:00h
Beste Bat

Fauste kaleko 5, 7, 9 eta 11. zenbakiko eraikinak botako dituzte Basaurin, bertan etxebizitza berriak egiteko. Erabakiak ordea, badu eraginik, hainbat bizilagun kalean gelditzeko arriskuan egon daitezkeelako. Trintxera Kultur Elkartekoak berriz, dagoeneko kaleratu dituzte, eta gaur egun ez dute euren jarduera aurrera eramateko lekurik. «Ez dugu dirurik nahi, behar duguna da gure proiektua aurrera ateratzeko espazio bat» azaldu du Olatz Laparra elkarteko kideak, udalak egin dien eskaintzari erreferentzia eginez.
Kaleratze honen, eta etorriko direnen jatorria, etxebizitza berriak egin ahal izateko Hiri Antolamendu Plan Orokorrean egindako moldaketan dagoela azaldu du Laparrak. Une honetan euren lana aurrera eraman ezinik daude, eta momentuz udalak ez die egokia den bestelako espaziorik bermatu.