Zuzenean 19:00h - 20:00h
Global Musik
20:00h - 21:00h
Game Erauntsia (Errepikapena)
21:00h - 22:00h
Beste Bat

Faxismoaren aurkako eta euskal hezkuntza sistema propioaren aldeko greba deitu du Ikama ikasle mugimenduak, unibertsitatean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan, 'Behar dugun hezkuntzarako independentzia' lelopean. Martxoaren 20 honetako ikasle grebaren garrantzia gaur egungo testuinguruan kokatu du Ikamak; pentsamolde intolerante eta erreakzionarioak hazten ari diren testuinguru bat alegia.
Herri bezala, Ikamak helburua hezkuntza komunitario eta publikoan du jarrita. Baina argi dute ere, hezkuntza eredu propio batetik igaro behar dela aurretik. «Hezkuntza eredu propioa ezinbestean independentziatik etorri behar da», azaldu du Aimar Loiti Ikamako bozeramaileak, «independentziari esleitu behar dizkiogu aldarri edo helburu batzuk. Beraz, ulertzen dugu aurrera eramango ditugun mobilizazioak izango direla bestelako balio eta ideiak aldarrikatzeko, hezkuntza euskalduna, feminista... antifaxismotik, estrukturalak diren ideia eta balioen aurka mobilizatzeko eta ikas baldintza duinak aldarrikatzeko», gaineratu du.
Loitik aletu ditu Naiz Irratian ikamako kideek kalera eraman dituzten aldarrikapen nagusiak, baita hezkuntza sisteman bertan errotuta dauden eta kasu batzuetan zabaltzen ari diren jarrera erreakzionarioez ohartarazi ere.