Zuzenean 10:15h - 11:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

11:00h - 13:00h

Haria 2

Oinatz Aizpuru

13:00h - 14:00h

KirolHaria

Ion Garate

NAIZ Irratia

Aitor Elorza, Montai enpresa eta lehiaketa publikoak saihesteko estrategia

Aitor Elorza enpresari eta EAJko kideak berriki onartu zuen Montai taldeko enpresak txandakatzen zituela kontratu txikiak lortzeko Hodarribiko Udalean. EAJk herrian agintzen zuenean izandako balizko irregulartasunak ikertu dituen Iker Rioja elDiario.es-eko kazetariak ekarri ditu gako nagusiak.

Audio_placeholder

Aitor Elorza, Montai enpresa eta lehiaketa publikoak saihesteko estrategia

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Iker Rioja elDiario.es agerkari digitaleko kazetariak, ibilbide luzea egin du balizko ustelkeria ikertzen.
Iker Rioja elDiario.es agerkari digitaleko kazetariak, ibilbide luzea egin du balizko ustelkeria ikertzen. (Iker Rioja )

2023ko udal hauteskundeetan botere aldaketa egon zen Hondarribian. EAJ udal gobernuan luzaz izan ostean Abotsanitz heldu zen. Aldaketa horretan, EAJk alkatetza izan zuen azken legegintzaldiaren bukaeran agerian gelditu ziren udalak Aitor Elorzaren Montai produkzioak enpresarekin zeuzkan harremanak. Konkurtsorik eskatzen ez zuten esleipenen bitartez, lizitazio ugari eman zitzaizkion enpresa honi. "Montairen kontratuak" seriean, Iker Rioja, elDiario.es-eko kazetariak kontratu hauek aztertu ditu. «Aitor Elorzaren taldearen enpresekin gertatu dena ulertzeko, ulertu behar da Aitor Elorza EAJko kidea dela, Montai taldearen buru dela eta Montai taldean EAJko beste pertsona batzuk lan egin dutela eta momentu honetan ere lan egiten dutela», dio Riojak. 

Une honetan, lehiaketa publikorik gabe esleitu daitekeen kontraturik handiena, 15.000 eurokoa da, baina duela urte batzuk 18.000 euroan zegoen. Txomin Sagarzazu jeltzalea alkate izandako azken urteetan esleitutako «ia kontratu guztiak» modu horretan bideratu zirela dio Riojak, alegia, «konkurtsorik ez dela egon».

Bada, kontratu publikoak esleitzeko legedian azken urteetan egindako moldaketa garrantzitsu bat, kazetariaren esanetan; «aurretik 18.000 euroko kontratuak bata bestearen atzean egin zitezkeen eta orain hori ezin da. Orain enpresa batek soilik 15.000 euro lortu ditzake eta ez gehiago». Gauzak horrela, enpresa berbera ezin da aurkeztu bi aldiz segidan lizitazio berdinera. Aitor Elorzaren Muntai enpresaren kasuan, bereak ziren hainbat enpresa txandakatu ziren hainbat kontratu publiko lortu ahal izateko, Elorzak berak berriki, beste afera bati lotutako epaiketa batean onartu bezala. «Legez kanpoko praktika bat» dela pentsatzeko arrazoiak ikusten ditu elDiario.es agerkariko Iker Riojak.

Hondarribiko Udalaz harago, Eusko Jaurlaritzaren aldetik ere esleipenak jaso izan ditu Muntaik. Esparru politikoan hasi dira mugitzen alderdiak. EH Bilduk eta Sumarrek informazioa eskatu dute Eusko Legebiltzarrean eta PPk epaitegietara jotzeko aukera jarri du mahai gainean.

 

Jaurlaritza Logoa