Zuzenean 23:00h - 01:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

01:00h - 02:00h

Gelditu Makinak (Errepikapena)

Eli Pagola

02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

NAIZ irratia

Adi eta Ari | Harri eta zur, eta antzeko esamoldeak

[1x9] Honakoa ikasiko dugu: Harri eta zur, zur eta lur, aho zabalik, txundituta. Baita, algaraka, barrez, irribarrez, barrez lehertzen esamoldeak ere.

Audio_placeholder

Adi eta Ari | Harri eta zur, eta antzeko esamoldeak

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Ander Izagirre y Zuhaitz Gurrutxaga, escritor y protagonista de ‘Subcampeón’, una historia más que real.
Ander Izagirre y Zuhaitz Gurrutxaga, escritor y protagonista de ‘Subcampeón’, una historia más que real. (Andoni Canellada | Foku)

ANDER:
Kaixo, Nerea. Zer moduz zaude?

NEREA:
Ondo, eskerrik asko!

ANDER:
Aizu, zuri irakurtzea gustatzen al zaizu?

NEREA:
Izugarri, bai. Mundu berrietan barneratzea zoragarria da.

ANDER:
Zein liburuk utzi zaitu txundituta azken bolada honetan?

NEREA:
Oraintxe ez dut gogoan izenburua, baina gaiaz oroitzen naiz: misterio liburu bat izan da, hilketa bat ikertzen duen detektibe-talde batena. Horrelako istorioak asko gustatzen zaizkit.   

ANDER:
Niri, berriz, umorea egiten duten idazleak izugarri gustatzen zaizkit, baita umorez betetako bakarrizketak eta antzezlanak ere.

NEREA:
Ez dugu maiz izaten erraz eta era naturalean barre egiteko aukera.

ANDER:
Ez, are zailagoa da guri algarak ateratzea.  

NEREA:
Ba begira, badut zuretzat liburu-proposamen bat. Ander Izagirrek eta Zuhaitz Gurrutxagak elkarrekin sortutako Subcampeón. Entzun dudanagatik, ziur algarak aterako dizkizula.

ANDER:
Entzun dut zer edo zer, bai. Elkarrekin askotan egon omen dira eta batek istorioak laburrean jaso eta besteak literario moduan idatzi ditu, arte handiarekin. Liburuaren sorkuntzan murgilduta zeudela, Anderri behin baino gehiagotan algarak atera zitzaizkion.


AUDIOA  - Ander Izagirre 

ANDER:
Anderrek esaten duen bezala, irribarrea eragitea erraza izan daiteke, baina algarak ateratzeko, gaitasun berezia behar da.

NEREA:
Badirudi berezkoa duela gaitasun hori Zuhaitzek, eta, gainera, bat-batean (bapatean) sortzen omen ditu algarak bere bakarrizketetan.

ANDER:
Zein ederra izaten den naturalki algaraka barreari ezin eutsi egotea, ezta?

NEREA:
Barrez lehertzea benetan zoragarria da!

ANDER:
Zuk maiz egiten al duzu barre amaierarik ez balego bezala?

NEREA:
Barre maiz egiten dut, baina barrez lehertzea ez da erraza.

NEREA:
Ziur Ander eta Zuhaitzek ere momentu atseginak pasatu dituztela liburua sortzen.

ANDER:
Nola hasi ziren liburu hau elkarrekin idazten?

NEREA:
Zuhaitzek bere hainbat istoriorekin liburu bat idazteko gogoa omen zuen, eta, Anderren liburu batzuk irakurriak zituenez, gustura luzatu zion proposamena. Izan ere, idazleak umorea egiteko duen finezia gustuko zuen Zuhaitzek.


AUDIOA| Ander Izagirre

 

ANDER:
Elkarrekin izandako lehen elkarrizketatik Ander aho zabalik utzi omen zuen Zuhaitzek kontatutako istorioekin.

NEREA:
Hau da, harrituta, ezer ezin erantzunda gelditu zen, entzuten zuenari adi.

ANDER:
Hori da, zur eta lur geratu zela ere esan genezake.

NEREA:
Edota harri eta zur.

ANDER:
Zenbat aukera zerbaitek txundituta utzi gaituela esateko.

NEREA:
Hainbat esamolde ditu euskarak harridura adierazteko.

ANDER:
Horietako batzuk aipaturikoak: zur eta lur, harri eta zur, aho zabalik.

NEREA:
Eta, horrez gain, zer ikasi dugu gaurkoan?

ANDER:
Barre egiten dugunean maila ezberdinetan egin dezakegula.

NEREA:
Hasieran, irribarrea atera ohi zaigu, gustura eta pozik gauden seinale.

ANDER:
Ondoren, barrez hasi ohi gara.

NEREA:
Eta azkenik, algaraka edo barrez lehertzen gara, ezin baitiogu barre egiteari utzi.

ANDER:
Nerea, ez zaitez orain zu algaraka hasi, bestela ez dugu saioa amaituko eta.

NEREA:
Horrela ere amai dezakegu!

Jaurlaritza Logoa