Zuzenean 23:00h - 01:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

01:00h - 02:00h

Ad libitum

Lide Hernando

02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria

«Goazen andoaindarrekin batera egitera prozesu hau»

Aldundiak bere proiektua aurkeztu ostean, trafikoaz harago, A-15 eta N-I errepideen arteko lotune berriak andoaindarren bizitzan duen «eragin zuzena» aintzat hartzeko eskatu du herriko alkate Andoni Alvarezek, baita herritarren parte-hartzeari bide ematea ere, «bi aukera» daudelako mahai gainean.

Audio_placeholder

«Goazen andoaindarrekin batera egitera prozesu hau»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Argazki honetan ikus daiteke, grisez argituta, Aldundiak proposatutako «lazoa» izango dena.
Argazki honetan ikus daiteke, grisez argituta, Aldundiak proposatutako «lazoa» izango dena. (GIpuzkoako Foru Aldundia)

Aste honen hasieran iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldean auto pilaketa gehien jasaten dituen errepide tarteari irtenbidea emango diotela, azpiegitura berri baten bitartez. Eider Mendoza buru duen erakundeak Andoainen, Bazkardo inguruan, A-15 eta N-I errepideak lotzeko proiektua aurkeztu du, bi errepide horien arteko elkargunea lazo itxuradun egitura baten bidez birkonektatzeko. Egunero 70.000 ibilgailu igarotzen dira puntu horretatik batez beste, auto ilara handiak eraginez Iruñea eta Gasteizerako norabidean, N-I errepidea ez baita gai Urumeako saihesbidetik datozen ibilgailu guztiak modu eraginkorrean hartzeko.

Aldundiak proposatutakoa aztertzeko moduko plana dela nabarmenduz, azken erabakiak ez ditzala kaltetuenak ahaztu eskatu du Andoni Alvarez Andoaingo alkateak. «Goazen andoaindarrekin batera egitera prozesu hau». Alvarezek dio andoaindarrak direla, auto pilaketez gain, azpiegitura honen bestelako ondorioak jasaten dituztenak, «kutsadura eta zarata» nagusiki, herriaren tarte batek bestetik «zatituta» jarraituko duela ahaztu gabe.

Hori dela-eta, «eskumena Aldundiarena dela» argi izanda, «elkarrekin eskutik», lankidetzara deitu du Andoaingo alkateak: «Guretzako hain garrantzitsua da, honek lanketa behar du». Epe luzerako aldaketa izango denez, eta hein handi batean atzeraezina, ikuspegi global batetik aztertzea nahi dute udal Gobernuan. «Aldunditik arazo bezala ikusten da baina honek Andoainengan eta Andoaingo herritarrengan eragin zuzena dauka», adierazi du Alvarezek. «Nahi duguna da andoaindarrek aukeren berri izatea eta gero iritzia ematea», gaineratu du.

Aukerak aipatu ditu Alvarezek, badagoelako egingarria litzatekeen beste proiektu bat, Andoaingo Udalak eskatutako txosten baten arabera. 2010 eta 2011 artean Foru Aldundiak berak aurkeztutako C2 saihesbidean oinarrituko litzateke hau, baina egungo legezko eskaeretara egokituta. Alkatearen arabera, «egitasmo hura gaur eguneko baldintzetara ekarri eta egingarri» bilakatu dute eta «alderatu Aldundiak astelehenean aurkeztu zuen egitasmo horrekin». Zentzu honetan berretsi du alkateak helburua dela andoaindarren hitza aintzat hartua izan dadila plan bat edo bestea aukeratu aurretik, herrian bertan bi aukerekiko sentsibilitate ezberdinak daudelako. EH Bildu 2023an alkatetzara heldu ostean, «mahai bat osatu» zen alderdi eta eragile ezberdinekin. Hasiera «ez zen erraza izan», Andoni Alvarezek onartu duenez, baina desadostasunak gorabehera, «lan giroa» bermatu duela dio, baita ahots guztiak kontuan hartzea ere.

Jaurlaritza Logoa