

Zuzenean 05:00h - 09:00h
Haria 1
09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea
11:00h - 11:15h
Haria 2 aurrerapena
2025eko urtarrilaren 9an atera zuen Bihia diskoa Uharteko seikoteak. Bertan, zortzi kanta bildu dituzte. Xendraren abestiak lokalean jaiotzen dira. Denen artean adosten dituzte gaiak, eta kantuak elkarri josten dizkiote. Baina, bidea bakarrik egitea zaila da. Eta gehiago proiektu baten hasieran. Eta horregatik iritsi gara Iruña inguruan, eta Nafarroan orokorrean gertatzen ari den loraldi kulturalaren inguruan hitz egitera. Izan ere, azken urteetan talde ugari dira inguru hartan jaiotzen ari direnak.
Gainera, gitarraz eta ahotsez baliatuta, Errauts eskuak eta Belar txarrak kantak jo dituzte formatu akustikoan. Eta diskoan orokorrean aipatzen dituzten gai eta elementuen inguruko informazioa eman digute ere.
Taldearen etorkizunaren inguruan hitz egin dugu haiekin. Kontzertuz-kontzertu ibiltzeko asmoa dutela esan digute. Eta sortu berri duten Bihia diskoa aurkezten jarraitzeko helburua dutela. Hurrengo hilabeteetan formatu fisikoan argitaratuko dute. Eta lortu ahal izateko, taldearen sareetara adi egon beharko gara. Etorkizunean itzuliko da gurera Xendra. Tartean, lan hau entzun eta kontzertuetan egin ahal izango dugu haiekin topo.