Zuzenean 23:00h - 01:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

01:00h - 02:00h

Bideokluba

Maite Bidarte

02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria

«Espainiako justizia ez da oso eraginkorra eta ziur asko bide luze baten aurrean gaude»

Gerra zikinaren 18 biktimek Jose Barrionuevoren aurka kereila jarriko dutela iragarri ostean, Naiz Irratian izan da ekimenaren sustatzaile nagusi den Giza Eskubideen Behatokiko Agus Hernan. Trantsizioaren ostean ere, «inpunitatearen jarraipen» bat egon dela frogatu nahi dute epaitegietan.

Audio_placeholder

«Espainiako justizia ez da oso eraginkorra eta ziur asko bide luze baten aurrean gaude»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Agus Hernan Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiko ordezkaria erredakzioan.
Agus Hernan Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiko ordezkaria erredakzioan. (Naiz Irratia)

Jose Barrionuevoren kontrako kereila bat aurkeztuko dute estatuaren zenbait biktimek. Gerra zikinaren hemezortzi biktimak aurkeztuko dute Espainiako Barne ministro ohiaren kontrako salaketa, eta Espainiako justiziari eskatu diote arduraz jokatzeko. El País egunkarian garaian egin zioten elkarrizketa da Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak froga gisa aurkeztuko duen ardatzetako bat; Barrionuevok ordukoan onartzen zuen GALen zuzeneko parte hartzea Segundo Mareyren bahiketan eta Joxe Mari Larretxearen bahiketa saiakeran, 1983an. «Espainiako justizia ez da oso eraginkorra eta ziur asko bide luze baten aurrean gaude», dio abiatuko duten prozesuaren inguruan Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiko ordezkari Agus Hernanek.

Jakitun dira prozesu honen zailtasunez eta ondorioz Hernanek dio «alde batetik eszeptikoak» direla, eta «bestetik itxaropentsu» daudela. Hamarkadez errepikatu den paradigma oso indartsua da, baina kasu honetan kereila defendatuko duten abokatuen arabera, «aski frogak daude esateko ZEN (Zona Especial Norte) planaren barruan legezko eta legez kanpoko jarduerak daudela». Ez daki zer gertatuko den Hernanek baina dio euren konpromisoa «bide osoa» egitea dela, aurrerago Europako justiziara jotzea baztertu gabe.

Auzibidean Felipe Gonzalez gobernuburu ohiak, Baltasar Garzon epaile ohiak edota Melchor Miralles kazetariak deklaratzea galdegingo dute gainera. Trantsizioaren baitan eta honen ostean ere, «inpunitatearen jarraipen» bat egon dela frogatzen ahaleginduko dira epaileen aurrean. Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokian argi dutelako hori dela frogatzeke dagoen azken egia; egia soziala barneratuta zegoen aspaldi, eta akaso berandu izanda ere, hasi dira ere Iruñea eta Gasteizko Gobernuek estatuaren gehigikerien biktimak errekonozitzen. Justizian mantentzen dira batez ere, beste garai bati lotutako jarrera ofizialak.

Jaurlaritza Logoa