Zuzenean 13:00h - 14:00h
Gramofonoa
14:00h - 15:00h
Beste Bat
15:00h - 16:00h
Ad libitum

35 urte zituen eta gasteiztarra zen pasa den astean Zaballako espetxeko bere ziegan hilik agertu zen presoa. Salhaketa elkarteko Julen Guarestik esku hartzeko exijitu die erakunde publikoei halako kasuen aurrean: «Dei egiten diegu, Eusko Jaurlaritzari, Jusitizia Sailari, sailburuari (Maria Jesus San Jose) eta Fiskaltzari berehalako neurriak har ditzaten heriotza hauek saihesteko». Eta Fiskaltzari zehazki, «ofizioz ekin diezaiola heriotza hauek ikertzeari», eskatu dio Guarestik, «argitzeko lehenengo zein den egoera, zein arrazoiren ondorioz eman ziren eta familliei informazioa eta babes legala eman diezaien».
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxeetan hiltzen den zortzigarren laguna da, 2021ean Lakuako Gobernuak eskumena bere gain hartu zuenetik. Guarestiren arabera, «susmoa dugu suizidioaren aurkako protokoloan zegoela», errespetuzko moduluan zegoelako eta osasun mentaleko arazoak zituelako, zabaldu denaren arabera. Modulu hori, teorian, eroso eta seguruena da espetxean, baina Guarestik berretsi du ez dela leku egokiena gaixotasun fisiko edo mentalak dituzten pertsonak artatzeko. Errespetuzko moduluan dauden eta osasun mentaleko arazoak dituzten presoak «berehala askatzeko» eskatu du Salhaketako kideak, «askotan suizidioan amaitzen dutelako horrelako kasuek».