Zuzenean 10:15h - 11:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

11:00h - 13:00h

Haria 2

Oinatz Aizpuru

13:00h - 14:00h

KirolHaria

Ion Garate

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria

«Gakoa izango da gobernua osatzen duten bi alderdiek baiezkoa ematea»

1.080 euroko prestazioa helburu, pentsio publikoak Lakuak osatzeko aldarrikapenak 95.000 sinadura baino gehiago bildu dituen honetan, martxan duten Herri Ekimen Legegilea Gasteizko Legebiltzarrean onartua izan dadila espero du Ana Mezo, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko ordezkariak.

Audio_placeholder

«Gakoa izango da gobernua osatzen duten bi alderdiek baiezkoa ematea»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Naiz eta Gararen Bilboko estudiotik hitz egin du Ana Mezok.
Naiz eta Gararen Bilboko estudiotik hitz egin du Ana Mezok. (Naiz Irratia)

Pentsioak Osatzeko Euskal Sistema sortzeko Herri Ekimen Legegilea bigarren fasean da. Pasa den astean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak iragarri zuen dagoeneko 95.000 sinadura bildu dituztela EAEn eta 120.000ra arte sinadura biltzeko helburuari eusten diote. Pentsiodunenaz harago, arlo eta belaunaldi ezberdinetatik jasotzen ari diren babes zabala gogora ekarriz, legebiltzarrean Herri Ekimen Legegileak egin beharreko bidean jarri du azpimarra Ana Mezo Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduko kideak, eta guztia EAJ eta PSEren esku dagoela. «Gakoa izango da gobernua osatzen duten bi alderdiek baiezkoa ematea», adierazi du Mezok Naiz Irratian, «beste alderdi batzuek esan digute, euren aldetik baietza izango dela», aurreratu du.

Lehen urratsa, HEL hau, tramitera onartzea litzateke ostera eztabaidatzeko. Eskariak izan duen harreragatik eta gaiak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako populazioaren zati handi bati eragiteagatik, eta gaur egungo testuinguru ekonomikoa zein den jakinik, parlamentuak gaia baztertzea ulergaitza litzatekeela ohartarazi du pentsionisten mugimenduko kideak, «guk uste dugu ezinezkoa izango dutela eztabaidan sartzeko eskari honi ezetza ematea».

Zazpi urte dira jada Euskal Herriko pentsiodunak kalera ateratzen hasi zirenetik; hamaika izan dira euren aldarrikapenak, horietako asko belaunaldi gazteenei ere eragiten zietenetik. Euren aldetik, Euskal Herriko baldintza ekonomikoetara egokitzen den 1.080 euroko gutxieneko soldata da euren eskari oinarrizkoena eta Gasteiz eta Iruñeko Gobernuek osa ditzatela aurrekontu bidez edo bestelako mekanismoekin. Mezok gogora ekarri duenez, «eskatzen dugun bakarra da diru osagarri bat, gutxieneko pentsioa gutxieneko soldatarekin parekatzeko».

Ez da kapritxo bat, biztanleriaren zati handi baten bizi baldintzak bermatzeko bidea da-eta, baita berdintasuna sustatzekoa ere. «Guk kalkulatzen dugu 100.000 lagun izango liratekeela onuradunak,  66.000 gutxi gora-behera emakumeak», dio Mezok, «arrakala hori murrizten joateko bide bat da hau», ondorioztatu du. Arlo sozial, kultural eta sindikaletik babes handia jaso dute eta harremanetan dira ere Gasteizko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdiekin. Bilera bat ere eskatu diote Imanol Pradales lehendakariari. Erantzunaz galdetuta, «ez gaituzte hartzen, ez dakigu zer demontre gertatzen den», erantzun du Ana Mezo Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduko ordezkariak.

Jaurlaritza Logoa