Zuzenean

NAIZ irratia

Adi eta Ari | Euskalkiak

[1x6] Ikasgai honetan euskalkiak landuko ditugu. Jean Mixe Bedaxagarrek zubereraz hitz egin du eta euskara batuan hitz egiten saiatzen da.

 

Audio_placeholder

Adi eta Ari | Euskalkiak

Loading player...
Jean Mixel Bedaxagar musikaria.
Jean Mixel Bedaxagar musikaria. (Gorka Rubio | FOKU)

ANDER:
Kaixo, Nerea. Zer moduz?

NEREA:
Ondo, eskerrik asko! Eta zu?

ANDER:
Primeran, oraintxe Xalbadorren Esperantzarik gabeko amodioa entzuten ari nintzen.

NEREA:
Erromantiko zabiltza, ala?

ANDER:
Jean Mixel Bedaxagar kantari zuberoarra entzun dut bertso horien inguruan hizketan eta osorikentzuteko gogoa sartu zait. Izan ere, Xalbadorren bertso ederrenetakoa dela aipatu du berak.

NEREA:
A, bai? Eta? Besterik kontatu du?

ANDER:
Natura izeneko obra bati buruz aritu da, hura bezain ona omen da Xalbadorren lan hori.

AUDIOA | Jean Mixel Bedaxagar

NEREA:
Ez dut ondo ulertu zer esan duen hasieran?

ANDER:
«Urruxka joanen nuzu» esan du.

NEREA:
Ados, urrutira joango dela esan nahi du, ezta?

ANDER:
Hala da, bai. Jean Mixel zuberotarra izanik, zubereraz aritzen da, baina Euskal Herri osoan entzuten den irratsaio batean mintzatu denez, zuberera batua egiten saiatu da.

NEREA:
Euskalkiak alde batera uzteko joera izaten dugu maiz, euskalkiaren akatsengatik lotsatuta hainbatetan eta batez ere, gainontzekoek ulertuko ez gaituztelakoan.

ANDER:
Baina euskalkian arituta ere, ez dugu elkar ulertzeko inolako arazorik izaten!

NEREA:
Arreta eta interesa jartzea da gakoa!

ANDER:
Euskararen ezaugarri ederrenetako bat iruditzen zaizkit niri euskalkiak.

NEREA:
Hizkuntza baten aberastasuna erakusten dute.

ANDER:
Hortaz, pena litzateke euskalkiak desagertzea.

NEREA:
Hizkuntzak desagertzea ere pena den bezalaxe.

ANDER:
Jean Mixelek komentatu du, latina desagertzearekin batera, Natura lana desagertuta egon dela, «inork ez zekien bazenik ere». Italiar batek Alemanian topatu omen zuen hamalau menderen ondoren, sekulako arrakastarekin.

NEREA:
Zeri buruzkoak dira Natura laneko bertsoak?
 

AUDIOA-9 | Jean Mixel Bedaxagar

 

ANDER:
Lukrez-en lana izan zen eta berarekin hasi omen zen erromantizismoa.

NEREA:
Akaso Xalbadorrek ere izango zuen lan honen berri.

ANDER:
Jean Mixelek uste du hori ez zela gertatu. Aizu, zuk ba al dakizu noiz sortu zen euskara batua?

NEREA:
Bai! 1968. urtean hasi zen bere bidea, Euskaltzaindiak idazteko arau gida batzuk eman eta gomendatu zituen momentuan.  

ANDER:
Halaxe da! Bere helburua, euskaldun guztiek ulertu ahal izango duten hizkuntza komuna ezartzea da.

NEREA:
Horrexegatik, hizkuntza estandar hori zabaltzeko, komunikabide gehienetan euskara batua gailentzen zaie euskalkiei.

ANDER:
Horregatik egiten dute euskaldun askok euskara batuan, euren euskalkian beharrean, euren eremuan ez daudenean.

NEREA:
Baina argi dago euskalkiak zaindu egin behar ditugula, horrek ere edertasuna ematen baitio euskarari. Gainera, euskaldunon izaera eta historia erakusten dute.

ANDER:
Horixe ikasi dugu gaurkoan. Euskara batuaz gain, euskalkiak daudela eta arazorik gabe uler ditzakegula denok.

ANDER:
Amurizak esaten duen bezala Xalbadorrek «bat-bateko mirakulua zuen».

NEREA:
Euskalkian esanda ere, argi uler dezakegu mirakulua miraria dela. Biak baitira batua.

ANDER:
Beraz, defenda dezagun euskara bere osotasunean, errespetuz, eta elkar ulertzeko saiakera eginaz.

Hemen entzun dezakezue Mixel Bedaxagar musikariari egindako elkarrizketa.

Jaurlaritza Logoa