Zuzenean 17:00h - 19:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

19:00h - 20:00h

Global Musik

Antonio Iriarte

20:00h - 21:00h

Game Erauntsia (Errepikapena)

Bigarren Kafea

«Askotan errepikatu behar dugu estruktura falta erraldoia dugula»

Aitzol Iraola sopelarra entsegu gelatik atera dugu bere ibilbideaz eta Euskal Herriko dantzaren egoeraz hitz egiteko. 

Audio_placeholder

«Askotan errepikatu behar dugu estruktura falta erraldoia dugula»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

Aitzol Iraola Getxoko Utopia antzerki eskolan hasi zen antzerkia ikasten, eta ondoren ezagutu zuen dantza mundua; Andoni Aresti dantza eskolan hasi zenean. «Antzerkia betidanik izan da nire normalitatea; etxekoak antzokietara joaten ginen zinemara baino gehiago» aitortu digu. 13 urtez aritu zen antzerkia ikasten, eta horrela, duela 10 urte ireki zuten Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolan, osatu zituen antzerki ikasketak. «Nik DBHko lehenengo urtean Dantzertirako sarbide-probak nolakoak ziren begiratzen nuen» kontatu digu. 

Horrez gain, beti jarraitu du dantzaren munduan formazioa jasotzen, eta hainbat artistarekin ikasten. Beraz, ez du inoiz dantza alde batera utzi, eta mugimendu eta dantza jorratzen ere jarraitu du hainbat profesionalekin. 

Eidabe eta Hortzmuga bezalako antzerki konpainiekin ere ibili izan da, batez ere kale antzerkian eta 2023an Zirriborro proiektu pertsonala sortu zuen, mugimenduaren ikerketa bertan lantzeko. Horrela Hustu lana sortu zuen bertigora bidaia bat, jauzi bat, 2024ko Dantzan bilakan egitasmoan parte hartu eta eskaini zutena. Sinopsiaren arabera transformazio ariketa bat da, gorputzaren bidez bere barnean sortutako prozesua agertzen duena. Horretarako, mugimendu, ahots, begirada eta gelditasuna erabiliko ditu besteak beste. 

Horrez gain, lan berri baten sorkuntzan ere badabil, SDVDM (Sin duda venimos del mono). Izenak dioen bezala, gizakiaren jatorria izango dute abiapuntu, bertatik gorputzaren mugimendu eta bilakaera ikertzeko. Horretarako, jolas eta umoreaz baliatuko dira bi antzezleak kalera atera eta galderak egitenez. 

Bere ibilbideaz eta dantzaren egoeraz aritu gara Sopelako aktore eta dantzariarekin Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa