

Zuzenean 23:00h - 01:00h
naiz: formula
01:00h - 03:00h
MusikHaria (Errepikapena)
03:00h - 04:00h
Bideokluba (Errepikapena)

Azterlan ezberdinen arabera, populazioaren %10 edo %20 artean dituzte Adimen Gaitasun Handiak. Talentu honek ingurune egokia behar du behar bezala gara dadin, bestelakoan frustrazioa eta eskolan arreta mantentzen ez duen ikasle bezala identifikatzen dute askok, ez zaielako interesatzen edo errazegia egiten zaielako. Horrek arazoak ekar ditzake epe batera.
Inma Unzueta Ajuria da Aupatuz elkarteko ordezkaria eta eskola ez dagoela prestatuta ingurune kognitiboi konplexu hori eskeintzeko esan du. «Ondorioz, talentua eta gure belanunaldi berrien potentziala garatu gabe gera daiteke sarritan. Horrek eskola porrota suposatuko luke».
Unibertsitate Sailburuak garatu nahi du Ikasketa Aurreratuen Egoitza, gazte distiratsuenak hemen gara daitezen, baina horretarako txiki txikitatik umeen talentua garatzeko ingurune egokia ziurtatu behar du eskolak uste du eta gaur egun hori ez da askotan lortzen. Beste edozein umek izan ditzakeen behar bereziak bezala, gaitasun handikoek ere arreta berezia behar dutela gehitu du. Errotuta dauden uste ustelak gainditu, gizartea sentsibilizatu, identifikazioak hobetu eta hezkuntzan arreta pertsonalizatua naturalizatu beharko genukeela uste du Inma Unzuetak.