Zuzenean 00:00h - 02:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

02:00h - 03:00h

Paraleloan

Oihana Azkue

03:00h - 05:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

Itxaso Leon - Peli Lekuona

«Plan dokumentala», «ikerketa» eta «dibulgazioa», Gogoraren zuzendaritza berriaren oinarriak

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako legegintzaldiak abiadura hartu du. Maiatzaren 14an beteko da lehen urtea eta, aldaketen artean, egun Gogora oroimenaren institutua Exekutiboaren PSEren zatiak zuzentzen duela. Alberto Alonso da bertako zuzendaria, eta NAIZ Irratian izan da.

Audio_placeholder

«Plan dokumentala», «ikerketa» eta «dibulgazioa», Gogoraren zuzendaritza berriaren oinarriak

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Alberto Alonso, Bilboko GARA eta NAIZen erredakzioan.
Alberto Alonso, Bilboko GARA eta NAIZen erredakzioan. (Oskar Matxin Edesa | FOKU)

Legebiltzarkide izatetik Gogora institutuko zuzendari izatera igaro da Alberto Alonso. Urtea betetzear den honetan, azken hilabeteen balantze positiboa egin du NAIZ Irratian. Zehaztu duenez, lehenengo denboraldi honetan estrategia «lankideekin batera hausnarketa handi bat zabaltzea» izan da, baina etxe barruan bakarrik momentuz, oraindik ez da gizartean islatu. Dena den, Zuzendaritza Kontseiluak plan berri bat adostu eta idatzi du, eta aurki emango dute ezagutzera.

Izan ere, duela gutxi burutu da institutuaren lehen Zuzendaritza Kontseilua. Bertan onartu da 2025-2028 jarduera plana, eta horrek barnebilduko dituen hiru lan ildo nagusien berri eman digu Alonsok. Lehen oinarri funtsezkoa «plan dokumentala» litzateke, artxiboak pixkanaka digitalizatu eta bertara ekartzeko. Ondoren, artxibo horien gaineko ikerketa etorriko litzateke: aktibatuko duten planean, izenak ez ezik «gertakarien testuingurua» jasotzea da asmoa. Hirugarren zutarria dibulgazioa izango da; dokumentuak jaso eta ikertu ondoren, plazaratzeko eta gizarteari ezagutarazteko. «Mahai-inguruen, liburu aurkezpenen, erakusketen eta udako ikastaroen bitartez» egingo dute hori, eta lehentasuna emango diote betiere gazteriari.

Alberto Alonsori aipatu dizkiogun gakoen artean beste bat, Euskal Herrian egon badaudela artxibo ugari, eta ea nazional baten beharrik legokeen, dena bateratzeko. Horretarako asmoa dutela erantzun du, baina oraingoz «artxibategi handienak Foru Aldundiek» dituztela.

2025eko memoria ariketaren gakoak

Deportazioa izango da 2025 honetako «ardatz tematikoa». Aurten 80 urte pasa dira nazien kontzentrazio esparruetara bidali zituzten deportatuak askatu zituztenetik, eta familiekin zein elkarteekin hitz egin ostean Gogorak ondorioztatu du gizarteak zor bat zuela haiekiko. Momentuz, ekitaldi bat prestatu dute haiek omentzeko eta, gainera, hiriburu desberdinek erakusketak jasoko dituzte. Horrekin batera, udako ikastaro bat ere eskainiko da gaiaren inguruan.

Aurten 80 urte betetzen dira ere Gernika Batailoiak II. Mundu Gerran parte hartu zuenetik, eta ildo horretatik ere omenaldi bat antolatu dute Gernikan hiru aste barru.

Urteurrenez ari garela, berriki Martxoaren 3ko sarraskiarena izan da. Fundazioaren eraketa lanen xehetasunak eskaini dizkigu Alonsok: «Fundazioa errealitate bat da, bide luzea izan da baina konponketa lanetarako gida-orri bat prestatzen ari gara, eta ondoren hausnarketa estrategiko bat ere etorriko da».

Hain zuzen ere, asteazken honetan bertan Martxoak 3 elkarteak salatu zuen gotzaindegiak jaiotzekin okupatu duela lurra eta bisita gidatuak boikotatzen dituztela, sarbidea giltzaz itxita. Ardura azaldu du Gogorako zuzendariak honen inguruan. Haiekin hitz egiteko aukera izan zuen eta uste du «egin beharreko lehen gauza» patronatuan gaia ateratzea dela, kudeaketaren nondik norakoak argitzeko; giltza zeinek hartu behar duen edo San Frantzisko elizarako sarbidea nortzuk izango duten, adibidez.

Antzeko beste dinamika bat da La Cumbre jauregiarena. Memoriaren inguruan jarduten duten eragile desberdinek proposamen idatzia luzatu dute, oroimen gunea nolakoa izan behar den zehazteko. Gaur arte, Espainiako Gobernuaren eta Donostiako Udalaren arteko harreman bat izan dela dio Alonsok: «Hasieratik esan dugu laguntzeko prest gaudela. Eztabaida zabaltzeko dokumentuak dauzkagu eta eskura jar ditzakegu, baina gure lan bakarra aholkularitzarena da, eta adostasunaren ondorio izan behar du horrek».

Gertuko memoriarekin lotuta, aipagai izan dugu ere Jose Barrionuevoren aurka iragarritako kereila, Estatu terrorismoa dela eta. Ekimen horri buruz dio «bakoitzak bere eskubideak» dituela eta, kereila aurkezteko arrazoirik badago, akaso zerbait argituko dela. Beste bide bat dela esan du, «legitimoa».

Amaitzeko, eta aktualitatetik tiraka, Gogorak harremanak egonkortuko ditu Gasteizko Centro Memorial de Víctimas del Terrorismo delakoarekin. «Normaltasunezko lankidetza harremana» izango dutela esan du, beste edozein erakunderekin bezala.

Jaurlaritza Logoa