

Zuzenean 15:00h - 17:00h
Zebrabidea
17:00h - 17:30h
Bideokluba
17:30h - 19:45h
Athletic - Roma
Kontatu digunez, oso gustora dabil bere lan berria aurkezten. Lan hau Madrilen grabatu zuen musikari talde eder batekin, eta hura kudeatzearen inguruan hitz egin dugu. Kontatu digu ere, nolakoa izan zen abestiak kontatzen duen otsailaren 9 hura, eta baita ordutik ikasitako guztia ere. «Diskoa egitea Madrilen oso aberasgarria izan da. Oso erraza izan da, jedeak oso erraz egin du dena, 16-17 pertsonek hartu dute parte, bkoitzak bere ale eta magia jarri du bertan». Sare on baten garrantzia aipatu du Asurmendik. Eta abestea bezalako irtenbide batena. «Kotzerturo pentsatzen dut gertu dudan jendea gertu eukitzea zortea dela. Oso babestua sentitzen naiz».
Gainera, Idoiak bi kantu jo ditu zuzenean. Calma jo du lehenik, bere gitarraz baliatuta. Eta saioaren amaieran, Sarearena abestu du estudioko pianoa erabilita. Etorkizunean, lan hau aurkezten jarraitzeko asmoa du. Eta esan digunez, duela urte batzuetako Idoiari esango lioke une bakoitzean sentitzen duena egin dezala. Gertatu den modu berean joan dadin dena. Ikasiz, eta aurrera eginez. Informazio gehiago jakin ahal izateko, entzun Bigarren Kafean egin diogun elkarrizketa.