Zuzenean 09:00h - 11:00h

Bigarren Kafea

11:00h - 11:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

11:15h - 12:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

Eli Pagola

«Elikadura bezala, sendabelarrek ere tokian tokikoak izan behar dute»

Etxaldeko Emakumeak taldeko kidea da Alazne intxauspe. Sendabelarren baliagarritasunaz eta osasunean izan dezaketen ekarpen osagarri eta prebentziozkoaz hizketan aritu da Astigarragako Emakumeen Etxean.

Audio_placeholder

«Elikadura bezala, sendabelarrek ere tokian tokikoak izan behar dute»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
 Alazne Intxauspe, baserritarra, sendabelarrak landatzen ditu Iparragirre baserrian.
Alazne Intxauspe, baserritarra, sendabelarrak landatzen ditu Iparragirre baserrian. ( Raul Bogajo)

Sendabelarrak ditu hizpide, oraingo honetan, andoaindarrak Astigarragako Emakumeen Etxean. Hori bai, argi utziz bera ez dela aditua, baratze mundutik datorrela eta esperientziak erakutsitik eta etxeak jasotakotik ari dela hizketan. Hain zuzen ere, sendabelarretara hurbilpen bat elkartruke bat da bertan bilatzen dena.

Etxalde Euskal Herri mailan elikadura burujabetzaren eta nekazaritza iraunkorraren gainean lanketa egiten duen mugimendu bat da. 2010 inguruan sortu zen eta, 2015ean, Etxaldeko Emakumeak taldea sortu zen, aurrez aipatutako bi gai handi horiek beste ikuspuntu batetik ere lantzea beharrezkoa ikusten zelako. Horrela, ibilbide oparoa osatzen ari den taldea da eta ekarpen interesgarriak egiten ari dena nekazaritza eta feminismo arloan.

Sendabelarra, baina, nola lotzen dira elikadura burujabetzara eta nekazaritza iraunkorrera? Taldeko kideak zalantzarako tarte gutxi utzi du: «Guretzat, erabateko lotura dute sendabelarrek baratzarekin eta baserriko autonomiarekin». Autonomia horretan, baserri munduan norbere eta ingurukoen osasunaren kudeaketa bertan egiten zela azaldu du Intxauspek, jakintza garrantzitsua dela, «akademikoa ez izanagatik edo akademia mailan hainbeste aztertua ez izanagatik ere».

Ofizialak, hegemoniak eta sistemak eraman duen norabidea beste bat izan bada ere eta farmazeutikoek sendabideen kontrola duten arren, nekazariak herri kultura diren sendabelarrak ez ditu bazter uzten. «Garai batean, irakurtzen ez zekien jendeak bazekien tripako mina nola sendatu, nola sendatu buruko mina etab. Herri kulturaren parte dira sendabelarrak eta dakarkien jakintza guzti hori».

Landa guneen eta eremu urbanoen urruntze-joerak halako jakintzen galera ekarri duela esatea ohikoa da, pentsatzen jarriz gero, arrazoitzeko modukoa ere bai. Aldiz, Intxauspe ez da horren ezkorra, ez luke galdu denik esango, baizik eta «ez dagoela hain sozializatua edo ez dagoela geureganatua hainbesteko normaltasunez». Etxaldeko Emakumeen iritziz, hori ezin da horretan utzi, azken batean, «hor badagoelako jakintza bat eta baduelako efikazia».

Sendabelarren gaineko jakintza, beraz, zabaldua izan ez bada, ez da izan eraginkorra ez delako, hain justu, sendabelarrek on bezainbeste kalte egin dezakete gaizki erabiliz gero. Ondorioz, andoaindarra aldekoa da, «nire ustez, ezagutu behar da, trebatu behar da, ez zaio beldurrik izan behar baina bai kontu izan». Hasteko eta behin, norbere burua ezagutzea aipatu du, jakitekoa nola gauden, zerk egiten digun on, zerk kalte eta, ondoren, sendabelarrak. «Batzuetan ematen du, nola sendabelarrak diren, nik hartuko dut hau, eta bestea, eta bestea… ez. Benetan aditua den pertsona batekin ondo aholkatu eta ongi jakin zer egiten ari garen».

Bestalde, helarazi nahi izan du, Etxaldeko Emakumeentzat, elikadura tokian tokikoa izan behar den bezala, sendabelarrek ere logika berekoak izan behar dutela. Sendabelarra erein eta edukitzeari ametoa eman dio, bai jakina, beti ezin dira berez hor eduki. Hala ere, zehaztu du, «normalean, basatiak edo berez etorriak direnean propietate gehiago izaten dituzte». Tokikotasunaren bueltan, baliagarritasunaren gaia atera du. «Adibidez, Garbiñe Larreari entzuten nion behin, pandemia eta gero gaian adituak direnak konturatu zirela biriketako gaitzetarako lagungarriak ziren landareak gero eta gehiago jaiotzen ari zirela inguruetan. Era batera esateko, tokian sortzen direla behar ditugun landareak».Beste kontu bat da ezagutzen ditugun, identifikatzen dakigun eta bai ote dakigun nola erabili.

Tokikotasuna globalizazioari aurre egiteko modua da, globalizazioa ekidin ahal izateko, badu zentzua tokikotasuna indartzeak. «Guk logikoa horren barruan ikusten dugu, zeren, batzuetan, hau ere moda baten barruan sartzen da, edo mundu mailako logiken barruan sartzen da eta bidaltzen digute ez dakit zer erremedio mirarizko, ez dakit zer landarerena, ez dakit zer mendi puntetan sortzen dena, hura dena esplotatzen da, hona ekartzen da, hangoek ezin dute beti erabili izan duten erremedioa erabili saltzeko bakarrik ekoizten delako... Azken batean, horrelako modak sortzen dizkigute komertzializazioari eta negozioari gehiago erantzuten diotenak guren beharrei baino eta, hemen bertan, badaude nahikoa landare eta nahikoa belar ezagutza eta erabilera egoki batekin balio digutenak gure osasunean ekarpen osagarri bat izateko».

Jaurlaritza Logoa