Zuzenean

Ia 47.000 erreklamazio egin zituzten iaz Euskal Autonomia Erkidegoan. Esan beharra dago Kontsumobidek artatzen dituen erreklamazioen gehiengoa bitartekaritzaren bidez konpontzen dela, enpresa eta kontsumitzaileen artean.
Esanguratsua ere bada 2024an Kontsumobidek 447 espediente ireki zituela eta, osotara, 1,7 milioi euro ordaindu behar izan zitzaiela kontsumitzaileei.
Erreklamazio kopuruetan igoera handia egon da, %10ekoa, zehazki. Batez ere, bankuekin zerikusia dutenek egin dute gora.
Emaitzok interpretatzeko, Kontsumobidetik Ibon Rodriguez izan dugu NAIZ Irratian.


