Zuzenean
NEREA:
Egun on, Ander!
ANDER:
Baita zuri ere, Nerea.
NEREA:
Zuri bidaiatzea gustatzen al zaizu?
ANDER:
Izugarri! Askotan, bidaiatzeko, ez dut nahi adina denbora izaten, baina ahal den neurrian saiatzen naiz txango txikiak egiten.
NEREA:
Niri inbidia handia sortzen dit lauzpabost hilabete bidaiatzen igarotzen duen jendeak.
ANDER:
Nik ez dakit etxetik urrun hainbeste denbora pasatuko nukeen.
NEREA:
Ez zinateke urte betez bidaiatzera joango?
ANDER:
Ez dakit ba! Ondo pentsatu beharko nuke nora joan eta nola mugitu leku hartan. Gainera, denbora luzez bidaiatzeko, diru asko behar da.
NEREA:
Nik belauntzi bat hartu eta urtebete emango nuke gustura batetik bestera.
ANDER:
Nik egitekotan, nahiago lurretik izan!
NEREA:
Badira lurretik bidaiatzeko modu originalak!
AUDIOA - Ugandara bidaia
ANDER:
Original bezain gogorra bizikleta gainean ikasturte osoa ematea. Anderrek argi esan du Ugandara bizikletaz egindako bidaian zeharkatutako herriak zailak izan zirela.
NEREA:
Herrialdeak zailak izateaz gain, ez da inolaz ere erraza izango tandem baten gainean bidaiatzea.
ANDER:
Anderrek herrialde zailak zeharkatu eta oso momentu zailak bizi izan dituztela ere aipatu du. Bueltako hegaldiaren eguna noiz iritsi egon omen dira.
NEREA:
Gorputzarentzat ere ez da makala izango bizikletaren gainean hain denbora luzea pasatzea.
ANDER:
Ziur ipur-masailek nabarituko dutela hori!
NEREA:
Ander ohituta dago bizikleta gainean ibiltzen, urtetan aritu baita afizionatuetan, baina tandem-a aukeratu zuen Garbirekin batera, eta hori ere erronka latza izan da.
ANDER:
Ziur ikasteko aukera ere emango ziola.
AUDIOA | Ugandara bidaia
NEREA:
Berak dioenez, kostatu zaio ikastea, baina zerbait ikasi izana espero du.
ANDER:
Bizikleta gainean egitura erabili dugu askotan.
NEREA:
Gauzen edo pertsonen kokapena adierazteko izen bizigabeekin bi aukera ditugu:
ANDER:
Bizikleta gainean edota bizikletaren gainean; itsasontzi barruan edo itsasontziaren barruan.
NEREA:
Denak dira zuzenak, beraz, edozein erabil dezakegu.
ANDER:
Hori bai! Hau, hori edo hura, erakusleak erabiliko bagenitu, NOREN deklinabidean deklinatuko genuke. Bizikleta honen gainean.
NEREA:
Nik bizikletaz bidaiatu baino, nahiago nuke itsasontzi baten barruan egin.
ANDER:
Nik berriz globo baten barruan bidaiatuko nuke.
NEREA:
Garraiobidea, edozein delarik ere, bidaiatzen jarraitu nahi genuke, ezta? Anderrek ere azken esperientzia hau gogorra izan den arren, bidaiatzen jarraituko duela esan du.
ANDER:
Beti ikasten baita zeozer.
NEREA:
Gurekin bezala! Zer ikasi dugu gaurkoan?
ANDER:
Gauza edo pertsonen kokapena adierazten NOREN + leku adierazlea erabiltzen dugula: bizikleta /bizikletaren gainean, itsasontzi barruan…
NEREA:
Bidaiatzeko modu eder asko dagoela ere ikasi dugu!
ANDER:
Nik badaezpada urruti bidaiatu ezin denerako, beti liburu bat mahai gainean eta ahal bada aldamenean kafe katilutxo bat.
NEREA:
Hementxe duzu mahai gainean kafetxo hori.
Hemen entzun dezakezu Ander Arandiari egindako elkarrizketa.