Zuzenean
'Lola Navarro' du izena Enbate Lorade talde bakiotarraren lehen singleak. 2025ean kaleratuko dute diskoa eta martxoaren 11an ikusiko du argia hurrengo singleak.
Betiko lagunak dira, kuadrilakoak. Nikola, Mikel, Alex, Xabi eta Enekok osatzen dute banda eta lehen 'Beste Bat' saio honetan lehen hirurak izan dira kantuak aukeratzen. Bi urte daramatza Enbata Lorade taldeak, baina aurretik ordu asko konpartitutakoak dira musika egiten, batez ere, kantuak bertsionatzen. Gazte maketa lehiaketan hartu zuten parte, iritsi ziren finalera eta entzuleen saria eskuratu zuten.


