Zuzenean

Itxaso Leon

Gerra eta erradiaziotik ihes egiteko Txernobilgo haurrak Euskal Herrian

Txernobilgo zentral nuklearrak izandako istripuaren ondoren udako lehorteak eraginda erradiaziok gora egiten du. Gerra gehitu zaio honi eta haurrak bakean eta osasuna sendotzeko lan egiten du elkarteak. Ume hauen egoeraz, eta harrera familia izateaz hitz egin du Jon Larrañaga elkarteko kideak.

Audio_placeholder

Gerra eta erradiaziotik ihes egiteko Txernobilgo haurrak Euskal Herrian

Loading player...
Jon Larrañaga Azkue, Chernobil elkarteko kidea
Jon Larrañaga Azkue, Chernobil elkarteko kidea (Aztarna solidarioa)

Txernobil zentral nuklearraren istripua gertatu zenetik ia berrogei urte pasatu diren arren, oraindik lurra kutsatuta dago. 'Bazterketa eremua' deitzen den eremuan bizitzea debekatuta dago. Baina badago beste zonalde bat, kutsadura maila hain altua ez izan arren jende asko bizi dena. Txernobil elkarteak Ivankiven egiten du lan; 30 mila pertsona bizi dira.

Eremu kutsatutako horretan bizitzea, noski, oso txarra da umeen osasunarentzat. Defentsak baxu dituzte eta hainbat gaixotasunek eragin kaltegarriagoa egiten diete. Horregatik, Munduko Osasun Erakundeak umeak gune kutsatutakohorretatik ateratzeko eskaera egin zuen, gutxienez urtean hilabete bat. Arazoa da, zonalde horretan bizi direnak orokorrean ezin ditutezla bere haurrak atera.

Horretarako, Chernobil elkartea 1995an jaio zen, ume horiek Euskal Herriko familiekin udan bi hilabete pasa ditzaten helburuarekin. Adibidez, 2024an 108 ume etorri ziren udan eta 47 neguan. Guztira, hasi zinenetik, 6.000 harrera baino gehiago izan ditugu Euskal Herrian.

Udako harrera, laguntzeko era

Batik bat uda izaten da momenturik bereziena, azkenean haur hauek Euskal Herriko familietara etorri eta egonaldia egiten dutenean. Argi esan du Jon Larrañagak ez dela zertan familia tradizional bat izan, bikoteka edo banaka har daiteke eta adinak ez du zertan baldintzatu.

Laguntza bide nagusiena harrera familia bihurtzea da eurentzat.

Jaurlaritza Logoa