Zuzenean

NAIZ Irratia

Zaintza sistema publikoa aldarrikatzeko, mobilizazioak Iruñean eta Bilbon

‘Denon bizitzak erdigunean’ leloak gidatuko ditu mobilizazioak Iruñean zein Bilbon. Zaintza langileen lan baldintza duinak aldarrikatu ditu Steilas sindikatuko kidea den Nagore Iturriotzek. Gobernuen «itxurakeria» ere kritikatu du NAIZ irratian.

Audio_placeholder

Zaintza sistema publikoa aldarrikatzeko, mobilizazioak Iruñean eta Bilbon

Loading player...
Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak prentsaurrekoa egin zuen mobilizazioak iragartzeko
Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak prentsaurrekoa egin zuen mobilizazioak iragartzeko (Iñigo Uriz | FOKU)

Martxoaren 8aren testuinguruan, zaintza sistema publikoa aldarrikatzeko eta zaintza langileen lan baldintza duinak eskatzeko elkarretaratzeak eginen dituzte. Nagore Iturriotzek, Steilas sindikatuko kideak, aldarrikapen hauek «lehen lerroan» jarri nahi dituztela azaldu du. Emakumeen eta zaintza langileen bizitza «prekarioa» dela azpimarratu du, eta horri aurre egiteko zenbait neurri aldarrikatuko dituzte: «30 lan orduko astea eta pribatizazioaren kontrako neurriak  hartu behar dira».


2023ko greba feminista ondotik agente ezberdinek gobernuekin bilerak eskatu zituzten. Garai horretan bilera bat egon zela adierazi du Iturriotzek; dena den, «etekinik gabeko» bilera izan zen. «Ez zen benetako hartuemanik egon», salatu du. Gobernu ezberdinek aldarrikapenak eta mezuak «modu propagandistikoan» bereganatzen dituztela kritikatu du, gobernuen jarrera «itxurakeria»tzat hartuz.

Jaurlaritza Logoa