

Zuzenean 17:00h - 19:00h
MusikHaria
19:00h - 20:00h
Global Musik
20:00h - 21:00h
Game Erauntsia (Errepikapena)
Alde batetik, Marvel komikien argitaletxeko joko zeharo arrakastatsuak —40 milioi jokalarien langa gainditu dute, pentsa— 1.5 denboraldia abiatu du. Bi superheroi berri iritsi dira: lau izugarrietako (fantastic four) Johnny Storm eta Ben Grimm kontrola ditzakegu orain online norgehiagoketan. Mapa berria, itxurak zein aurretik zeuden pertsonaia guztientzako oreka aldaketak ere kaleratu dituzte NetEase taldekoek.
Polemika artean, zoritxarrez: enpresa txinatarrak Marvel Rivalsen hainbat alor garatzeaz arduratu den talde estatubatuarra desegin du. Ez da NetEasen aldetik antzekoak ikusten ditugun lehen aldia, baina, zer dela-eta hartu dute erabakia?
Team Fortress 2k, bestalde, iturburu kodea askatu du. Hori horrela, zaleek edozein aldaketa egin ditzakete orain jokoaren kodea erabilita: akats zuzenketa txikietatik hasita, bideojoko guztiz berriak sor nahiz argitara ditzakete, doakoak diren bitartean. Valve-n tiro jokoa 2007an estreinatu zen arren, gaur egun milaka jokalari biltzen jarraitzen du.
Hades II ekarri dugu berriz saiora; izan ere, aurretiazko sarbidean aurkitzen den joko irrikatuak gaurkotze handia estreinatu du. Bigarrena, hain zuzen ere: Warsongek jainkoak, buruzagiak, tresnak, irudiak, abestiak eta askoz gehiago gaineratu dizkio Supergiant Games prestatzen ari den roguelike abenturari.