Zuzenean

Gizonduz estrategia, «gizonen kontzientziazioa, parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzea du helburu, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde, bai eta maskulinitate askotarikoak eta berdinzaleak sustatzea ere». Ander Bergararen hitzak dira, kanpaianren koordinatzailearenak. Berriki 2030 bitarteko lan-ildoak gizarteratu dute.
Halaber, Maskulinitatearen Kutxa Ikerketaren berri eman du Bergarak, eta datu bat azpimarratu du: «15-19 adin-tarteko gazteak arau tradizional eta matxistetan kokatzen dira». Dena den, hurrengo adin-tartean, 20-24ko gazten artean, alegia, ehunekoa «nabarmenki» jaisten da. «Sare sozialen bitartez mezu matxistak jasotzen dituzte», gehitu du. Azkenik, gizartean «korronte neomatxista» bat dagoela adierazi du.


