Zuzenean 17:00h - 19:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

19:00h - 20:00h

Global Musik

Antonio Iriarte

20:00h - 21:00h

Game Erauntsia (Errepikapena)

Bigarren Kafea

«Energia oso ona dugu taldean, entzun eta elkar ulertzen dugu»

Gaur The Soulanders taldeko kideak izan ditugu Bigarren Kafeko elkarrizketa akustikoan. Taldearen jatorriaren inguruan hitz egin dugu. Lehen pausoen inguruan, eta baita musikarien ezagutze prozesuaren inguruan ere. 

Audio_placeholder

«Energia oso ona dugu taldean, entzun eta elkar ulertzen dugu»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

«Abesti asko eduki ditut hautsa hartzen bertsioak egiten nituen bitartean eta banuen gogoa abesti horiek ateratzeko» esan digu taldeko abeslari den Jessicak. Haien erreferentzia musikalean inguruan galdetu eta Janis Joplin, Aretha Franklin, Billie Holiday eta bestelako izenak aipatu ditu taldeak. «Arimatik ateratzen zaiguna egiten dugu, bakoitzak bere etxean hainbat estilo entzuten ditu eta taldean islatzen dira gero»

Estudioko esperientzia ere nolakoa izan den kontatu digute. «Prozesu guztia oso polita izan da, Freddi Pelaez maisu bat da». Baina, hala ere, batzuetan gogorra izan dela. Gurera, talde osoa etorri da. Eta haien diskoan aurki dezakegun Zenbaitetan abestia jo dute lehenik. Baina, kantu berri bat ere erakutsi digute.

«Energia oso ona dugu taldean, entzun eta elkar ulertzen dugu» esan digute. Eta nabari da. The Soulandersen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, entzun Bigarren Kafean egin diegun elkarrizketa.

Jaurlaritza Logoa