Zuzenean 14:00h - 16:00h

Zebrabidea

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

16:00h - 17:00h

Gelditu Makinak

Eli Pagola

17:00h - 18:00h

Bidaiari

Hegoi Belategi
NAIZ Irratia

Satorralaia taldeak Donostiako metroaren gainkostuak salatu ditu

Mikel Alvarezek, Satorralaia taldeko ordezkariak, Donostiako metroan Lakuak berak onartutako gainkostuak aletu ditu; hasierako aurrekontuan baino %162,70koa zehazki. Proiektuaren hasieratik izan diren oztopo eta arazo tekniko guztiak aletu ditu ere.

Audio_placeholder

Satorralaia taldeak Donostiako metroaren gainkostuak salatu ditu

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Donostialdeko metroaren lanak Easo-Mirakontxa zatian, 2024ko uztailean.
Donostialdeko metroaren lanak Easo-Mirakontxa zatian, 2024ko uztailean. (Andoni Canellada | Foku)

Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatian %162,7ko gainkostuaren berri eman du berriki Satorralaia taldeak: 2020ko obren bigarren adjudikaziotik kostuak bikoiztu dira. Mikel Alvarezek, Satorralaia taldeko kideak, Donostian sustatzen ari diren hiri eredua salatu du: «Kosta ala kosta Kontxako zonalde turistiko eta komertzial bat eraiki nahi izan dute». 

Herritarren gehiengoa ez datorrela bat hiri eredu honekin aldarrikatu du eta, horrenbestez, «zentzugabekeriatzat» eta «arduragabekiariatzat» jo ditu obrak. «Bultzatzen ari dira hiri eredu bat ez bizitzeko, baizik eta negozioa egiteko», aipatu du Alvarezek.

Jaurlaritza Logoa