Zuzenean

NAIZ Irratia

Covid iraunkorra duten pazienteak artatzeko unitate berria izango da Basurton

Izaro Kortazarrek, Osakidetzako neurologiako zerbitzuburuak, Basurtoko covidaren unitate berri honek paziente larrienak artatuko dituela azaldu du NAIZ irratian. Gainontzeko pazienteentzat sare bat irudikatzen ari dira, zeinak Gipuzkoan eta Araban egoitzak izango dituen.

Audio_placeholder

Covid iraunkorra duten pazienteak artatzeko unitate berria izango da Basurton

Loading player...
Baurtoko ospitalearen argazkia, Covid garaian.
Baurtoko ospitalearen argazkia, Covid garaian. (Marisol Ramirez | FOKU)

Basurtoko kontsulta berriaren asmoa «era ezberdinetako atentzioa erraztea da» Izaro Kortazar Osakidetzeko neurologia zerbitzuburuaren ustez. Izan ere, sintomak askotarikoak direla azaldu du Kortazarrek. Gaixotasun honek egunerokotasuna zailtzen du. Ez zaildu bakarrik, baldintzatu ere bai. Batik bat pazienteek babes neurriak hartu behar dituzte oraindik ere.

Gaixotasunaren iraunkortasunaz galdetuta, adituak ez du erantzun argirik: «Ikerketa martxan badago ere, oraindik ez dago patroi berezirik». Dena den, helduleku bat badutela azpimarratu du, «emakumeen artean portzentaia altuagoa da».

Jaurlaritza Logoa