

Zuzenean 04:00h - 08:00h
Haria 1
08:00h - 10:00h
Bigarren Kafea
10:00h - 10:15h
Haria 2 aurrerapena
Bost urte igaro ondoren, pandemiak emandako fruitua oraindik bizirik dago. Beruete eta Carrascok zuzendutako podcastak bere lekua egin du plataformetan. Musikaren giroan murgilduz, haien gomendioak eta gustoko artista zein abestiez hitz egiteaz gain, musika eszenari errepasoa ere ematen diete, musika munduko pertsonaiaren bat gonbidatuz.
Teknikari, abeslari, gitarjole, manager... edozein arlotako gonbidatuak izaten dituzte, eta galdera erantzunak uztartuz elkarrizketa sakonak burutzen dituzte. «Ez dugu mugarik jartzen. Gonbidatuarekin hizketaldia luzatzen denera arte jarraitzen dugu eta bakoitzak ematen duen luzera ematen diogu», aipatu digute. Denbora errespetatuz, hizketaldiak gehiagorako eman lezake.
Elkarrizketak euskaraz eta gazteleraz egiten dituzte, eta elkarrizketa interesgarri bat topatuko balute, ingelesez ere mintzatuko liratekeela aitortu dute. «Euskal herrriko panoramako kazetari, musikari eta best eprotagonistekin lekuan bertan elkarrizketa egiten saiatzen gara, gure estudio nomadarekin. »