Zuzenean 08:00h - 13:00h

Asteburuko Haria

13:00h - 14:00h

Ofizio eta afizio

14:00h - 15:00h

Gramofonoa

Estitxu Pinatxo

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria

«Olatu handien kontra ari gara igerian eta izurdeak bezain trebeak izan behar dugu»

«Herrigintzaren indarra» izan zen Bortzirietan 1970. hamarkadatik aurrera euskara biziberritzeko gakoa. Prozesua jasota gelditu da, 'Gogoa pauso pausoa bide' dokumentalean eta honen inguruan hitz egiteko Patri Arburua eta Kontxi Erro izan dira Naiz Irratian.

Audio_placeholder

«Olatu handien kontra ari gara igerian eta izurdeak bezain trebeak izan behar dugu»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Patri Arburua eta Kontxi Errok Naiz Irratiaren erredakzioan.
Patri Arburua eta Kontxi Errok Naiz Irratiaren erredakzioan. (Naiz Irratia)

Urtarrilaren amaieran estreinatu zen, 'Gogoa pauso pausoa bide' izeneko dokumentala. Bortzirietako Euskararen Mankomunitatearen ekimenez, 1970. hamarkadatik aurrera Nafarroako iparraldeko eskualde honetan hilzorian zen euskara biziberritzeko egindako lana jaso da, prozesuan zuzenean parte hartu zuten 20 lagunen testigantzak bilduz. Izan ere, frankismoaren amaieran, amaitzetik gertu egon zen euskara ere, Bera, Lesaka, Etxalar, Igantzi eta Arantza biltzen dituen eskualdean. Dokumental honek, borroka horren bidez lortutakoa azaldu nahi die ere belaunaldi berriei, ezin delako baztertu egoera horretara bueltatzea, Kontxi Erro irakasle ohiak ohartarazi duenez, «olatu handien kontra ari gara igerian eta izurdeak bezain trebeak izan behar dugu».  

Eskualdeko ikastolak sortu zituen mugimenduan ibili zen bete betean Erro. Euskaldunak bigarren mailako herritar izatetik, tokiko hezkuntza suspertu eta zabalduko zuten protagonistak izatera pasatu ziren. Eta garrantzitsua da gogora ekartzea, Patri Arburua Euskaltzain urgazle eta Euskararen Mankomunitateko teknikariaren arabera, «herrigintzaren indarra» izan zela gakoa, eta izaten jarraitu beharko duela. «Inork ez dezala pentsatu ditugun egitura horiek udalek sortuak direnik edo Nafarroako Gobernuak sortuak direnik. Herritarrek sortu zituzten», dio Arburuak, «eta gerora ere, zerbait lortu nahi badugu ziur aski herritarren indarraren bidez lortu beharko direla», ondorioztatu du.

Jaurlaritza Logoa