Zuzenean

Marienean, Basauriko Emakumeen Etxean, Mugarik Gabe antolakundearen esku eta Udalaren babespean, Abortatzeko eskubidea, giza eskubidea erakusketa aurkeztu dute berriki.
Nazioarteko eta tokiko borroka estrategietatik abiatuta, emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen urraketa herritar, elkarte eta komunikabideei ezagutzera ematea dute helburu. Ziklo horren baitan, hitzaldiak ere antolatu dituzte besteak beste eta, hain zuzen, ‘Beatriz kasua’ ardatz izan duen aurkezpen hitzaldian izan da NAIZ Irratia.



