Zuzenean 12:00h - 13:00h

Haria 2

Oinatz Aizpuru

13:00h - 14:00h

KirolHaria

Ion Garate

14:00h - 16:00h

Zebrabidea

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

Oinatz Aizpuru

Inauterietan 'mozorrotruk' ekimena jarri du martxan Emausek

Beste dimentsio batera pasa nahi du Emausek, Aiala Fernandez komunikazio arduradunak esan digunez. «Komunitatearen eraldaketa bultzatuko duen agentea izan nahi dugu sarea eginez: lankidetza proiektua sustatuz ingurumena eta inklusioa, baita hezkuntza, kultura eta beste arloetan ere»

Audio_placeholder

Inauterietan 'mozorrotruk' ekimena jarri du martxan Emausek

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Emausen dendetako bat
Emausen dendetako bat (Emaus)

Emaus 1980an jaio zen Errenterian, ekonomia zirkularraren eremuan gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonei enplegu aukera bat eskaintzeko asmoz. Lau hamarkadatik gora igaro ondoren, 300 pertsona baino gehiagoz osatutako lantaldea duen Fundazioa dira, gizarteratzeko eta laneratzeko 46 lanpostu sortzen dituzten bi laneratze enpresa biltzen dituena.

Fase berri batean sartu direla kontatu du Aiala Fernandezek, gizarte eraldaketak aktibo izan nahi dute. Lankidetza proiektuak sustatzen dituzte inklusioan oinarrituta; hala, gizarteratzea eta ingurumen jasangarriaren zimenduak sendotzen ari dira.

Ekonomia zirkularraren bidez, laneratzeko aukerak sortzen dizkie Emausek lan merkatu arruntean sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei, ekonomia zirkularra bera sustatzen laguntzeaz gain. Ehungintza produktuak, altzariak, tresnak eta aparatu elektriko-elektronikoak berrerabiltzea bultzatzen dute, gaikako bilketaren, tratamenduaren eta merkaturatzearen bidez.

Gizarte eraldaketa eragile dira eta Fernandezek enpresa zein norbanakoen sarea egin eta indartzea dute helburu, eraginkorragoak izateko. Horregatik, bakoitzak bere arlotik elkarrekin herrialde sozialagoa eta zirkularragoa egiteko aletxoa jartzera animatu du.

Inauteriak diren honetan, mozorroak erosi ordez, trukatzeko lehen saioa egin dute eta harrera bikaina izan du. Hori egitera gonbidatu ditu herritarrak.

Jaurlaritza Logoa